Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Galtzada erromatarra

Galtzada erromatarra Artzibartik barna.

“Pirinioko Galtzada Erromatarrean barna” proiektuak diru-laguntzak jaso ditu Nafarroako Foru Komunitateko 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren Tokiko Garapeneko Estrategia ezartzeko, tokiko ondasunen baliabideak berreskuratu eta balioa emateko ekimenaren bidez.

 

 

Galtzada eta Pirinioko pasabidea

Bide honek galtzada erromatarraren zati bat kurritzen du; galtzada horrek Caesaraugusta-Zaragozatik hasi eta Zangoza inguruan Irati ibaiak Ekairaino egiten duen bide bera segitzen zuen, eta handik Urrobiko arrora pasatu eta Artzibartik barna Orreagaraino joaten zen, Luzaidera jaitsi eta Bordel aldera segituz.
K.a. I. Mendean eraiki zen, sei eta zortzi metro arteko zabalera zeukan eta %6 baino gutxiagoko maldak. Armadak, postariak, pisuzko merkantziak zeramatzaten gurdiak pasatzen ziren handik… erromatar inperioa erori zen arte. Hondatu ahala, gero eta gutxiago erabiltzen zen. Hala ere, mandabide gisa erabiltzen jarraitu zen XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasiera arte, hau da, errepide berriak egiten hasi ziren arte.
Ibilbidea aurkitutako sei miliarioei esker zehaztu da. Miliarioak milia (1.481 m.) bakoitzean jartzen ziren mugarriak ziren, eta horietan hitzak edo marrazkiak grabatzen zituzten, eraikitzea edo konpontzea agintzen zuen enperadoreari men eginez, eta gehienetan hurrengo herriraino zegoen distantzia ere jartzen zen.

Galtzada erromatarrak

Eraikitzeko erabiltzen zituzten teknikak ez zuten alde handirik gaur egungoekin, agregakin edo zabor geruza batzuen gainean are finez egindako azkeneko geruza jartzen zuten. Lauzazko bideen irudia ez da egiazkoa, horrelakoak herriguneetan bakarrik egiten baitziren, bertzeak bertze, ez zirelako ferrak erabiltzen eta animalien apoek ez zutelako horrelako bideetan ibiltzea jasango.
Ibilbidean zehar, miliarioez gain, galtzadari zerbitzua emango zioten garai erromatarreko hainbat kokaleku identifikatu dira.

Pirinioko galtzada erromatarreko mapa.

(*) Klikatu handitzeko, edo saguaren eskuineko botoia sakatu eta “Gorde xede honetarako” hautatu.

Argibide-panelak

(*) Klikatu handitzeko, edo saguaren eskuineko botoia sakatu eta “Gorde xede honetarako” hautatu.

 

volver arriba