ZONAKO PARTAIDETZA-BILERAK Hiri-erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea
Berriak
Nafarroako Gobernuak Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen partaidetza-prozesua aurkeztu duela jakinarazten dizugu. Hemen aurki dezakezu gaiari buruzko informazio guztia Gobernu Irekian argitaratuta: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/plan-director-del-ciclo-integral-del-agua-uso-urbano
Mezu honen bidez, kokapen geografikoaren arabera dagokizun zonako bileran parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Aurretik adierazitako web-orrian kontsulta dezakezu programazioa (Egutegiaren erlaitza) edo esteka honen bidez zuzenean sartu: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/1781/ciclo-integral-del-agua-uso-urbano-calendario
PIRINIOAK zonako bilera (7-8-9-10-11. Zonak) Irunberriko Gizarte Etxea (Plaza del Claustro, s/n-31440 Irunberri) egingo da urtarrilaren 30an, asteartea, elkarren segidako bi saiotan:
- Lehenengoa 16:00etatik 18:00etara egingo da eta erakundeetako jendearentzat izango da, esaterako, kargu hautetsientzat eta erakunde eskudunetako teknikarientzat. Eskumenak kontzejuren bati lagata baldin badituzue, udalaren izenean bilera-deialdi hau haiei helarazteko eskatzen dizuegu. Halaber, joango zaretela berrestea eskatzen dizuegu aretoaren erabilgarritasuna kalkulatu ahal izateko bilera horretarako.
- Bigarrena 18:30etik 20:30era egingo da eta jende guztiarentzat izango da, hain zuzen ere, kolektiboak, auzotarrak, pertsona interesdunak, etab. Ahalik eta hedapen handiena lortu ahal izateko, laguntza eskatzen dizugu posta elektroniko hau zure herriko kolektiboen artean banatzeko, nahi baldin badute parte har dezaten eta beraien ekarpenak egin ditzaten.
Bi saioetan eduki bera azalduko da.
BILERA PIRINIOAK (7-8-9-10-11. zonak)
DATA urtarrilak 30, asteartea. ERAKUNDEENTZAT: 16:00etatik 18:00etara. HERRITARRENTZAT: 18:30etik 20:30era
LEKUA Irunberriko Gizarte Etxea
HELBIDEA Plaza del Claustro, s/n – 31440 Irunberri
UDALAK 7. ZONA (ERDIALDEKO PIRINIOAK):
Abaurregaina/Abaurrea Alta, Abaurrepea/Abaurrea Baja, Orbaizeta, Orbara, Garaioa, Garralda, Aria, Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, Aribe, Erro, Orreaga/Roncesvalles, Auritz/Burguete, Luzaire/Valcarlos, Arce/Artzi, Oroz-Betelu/Orotz-Betelu
ERAKUNDEAK 7. ZONA (ERDIALDEKO PIRINIOAK):
Abaurregaina/Abaurrea Alta, Abaurrepea/Abaurrea Baja, Orbaizeta, Orbara, Garaioa, Garralda, Aria, Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, Aribe, Erro, Orreaga/Roncesvalles, Auritz/Burguete, Luzaire/Valcarlos, Arce/Artzi eta kontzeju eskudunak, Oroz-Betelu/Orotz-Betelu.
Informazio geihago PDF