Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Oporraldia euskaraz gozatzeko aukera

Azkeneko berriak, Kultur jarduerak, Udalaren jakinarazpenak, Berriak

Artzibarko Udaleko Euskara Zerbitzuak haurrentzako jarduerak antolatu ditu abuztuaren 5etik 9ra, Nagoren, 11:00etatik 13:0etara. Prezioa: 20 €.
Euskaraz eskolatuak diren 3-12 urte bitartekoentzako eskaintza da, helburu nagusia duena aisialdi giroan haurren artean euskararen erabilera sustatzea, udako oporraldian euskararekiko lotura eten ez dezaten.
Hartara, 5 egunetan eta bi orduz hainbat jarduera egiteko aukera izanen dute: jolasak, eskulanak, ibilalditxoak, eta abar. Hori guztia giro atseginean eta euskaraz.
Izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da eta esteka honen bidez egin behar da:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdNBdmT1D4MW9H-qvmzzTnYIp5z2TNUcVOE10wZJnqyBVwH2A/viewform?fbclid=IwZXh0bgNhZW0CMTAAAR3IOdJOGS-3gwI5K5OMSvCJOZdlmhyxUFwkm1etv0oh2WjMxBnptOKmJvQ_aem_AaOh77QeYyxdWR_rqZvVPy0dnKGjINobqDlEyea3w3aVT58JMbkcCzvMzm5RaoNU1FcSoy6yVtceECKZIQrjNLrj

 

volver arriba