Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Auzolana, Artzibar zeharkatzen duen galtzada erromatarrean

Udalaren jakinarazpenak

Auzolana, Artzibar zeharkatzen duen galtzada erromatarrean
Auzolana, Artzibar zeharkatzen duen galtzada erromatarrean

Artzibarko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak auzolana antolatu dute irailaren 24an, larunbatean, Pirinioa zeharkatzen zuen galtzada erromatarraren Artzibarko zatian. Hona hemen jardueren egitaraua:

AUZOLANA: IRAILAREN 24a, LARUNBATA

9:30etik 14:00etara. Auzolanaren hasiera: Nagoren elkartuko gara, frontoiaren ondoan. Galtzadako zati batzuk sasiz garbitu eta sastrakak moztuko ditugu. Boluntario bakoitzak lanerako eskularruak, arropa erosoa eta landareak mozteko tresnaren bat (inausteko tresna, aihotza, zerra, aizkora, esku-motosega, eta abar) ekartzea gomendatzen da.

14:30ean. Bazkaria, Nagoren. Norberak bere bazkaria ekarriko du, eta, auzolanean aritu direnei, edaria emango zaie. Bazkaria bitartean arkeologoek hitzaldi informagarria emango dute.

OHARRA: Aranzadi Zientzia Elkartearekin eginen diren lanetan arituko diren boluntarioek istripuen asegurua izanen dute. Auzolanean parte hartu nahi duen orok, irailaren 22a baino lehen, Aranzadi Zientzia Elkartera deitu beharko du, 943466142, edo mezua bidali idazkaritza@aranzadi.eus helbidera, eta izen-abizenak eta NAN eman, istripuen asegurua egin ahal izateko.

volver arriba