Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea

Udalaren jakinarazpenak

Artzibarko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin zuen osoko bilkura arruntean, Artzibarko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea erabaki zuen.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Nagoren, 2020ko ekainaren 9an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Dokumentua: Memoria medios

Dokumentua: Anexo medios

volver arriba