Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Argazki zaharren inguruko informazioaren bilketa

Udalaren jakinarazpenak

Jarraibideak

Joan den urtean bildu genituen argazkien inguruko informazioa osatzeko, argazki bakoitzeko datuak emateko gurekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu.

Adibidez, hauek:

  • Non egin da? herria (plaza, karrika, pentzea…) edo lekua (ibarrekoa edo kanpokoa)
  • Argazkian agertzen diren etxeen izenak
  • Nortzuk dira argazkian agertzen direnak
  • Argazkia egin zeneko urtea edo gutxi gora behera noiz egin zen.
  • Ekitaldi berezi edo ospakizun baten harira egin bada, hori adierazi (herriko festak, erromesaldiak, urtebetetzeak, ezkontzak, jaunartzeak, irteerak, soldadutza…)

Hortaz, txantiloi hau eskura daukazue web orrian PDF formatuan inprimatzeko edo Word formatuan editatzeko.

Txantiloia inprimatu, bete, eskaneatu eta bidali ahal diguzue edo Word formatuan editatu eta posta elektronikoz igorri ayuntamiento@valledearce.com edo auzolan@valledearce.com helbideetara.

Nahi izanez gero, txantiloian eskatzen zaizuen informazioa Facebook edo posta elektronikoz bidali ahal diguzue.

volver arriba