Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Berdintasun agentea kontratatzea

Udalaren jakinarazpenak, Jakinarazpen eta oharrak, Berriak

Berdintasun agentea kontratatzea
Berdintasun agentea kontratatzea

Berdintasun agentea kontratatzea Erroibarrerako, Aezkoarako eta Artzibarrerako.

Bete beharreko lanpostuaren eginkizuna izanen da kontratuaren datan indarrean dauden berdintasun arloko arauetara egokitzeko programa oso bat diseinatu eta garatzea, bereziki Erroibarko Udalarentzako eta hitzarmena sinatu duten udalentzako. Lanpostuan bete beharreko eginkizunak, guztiak “Nafarroako toki entitateen berdintasun arloak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidea” dokumentuaren arabera eginak, hauek dira:

(Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Estatuko, Foru Komunitateko edo Udaleko araudia eta/edo politikak aldatzen badira, eginkizun horiek egokitu ahal izango dira).

-Erroibarko Udalaren eta hitzartutako gainerako udalen berdintasunaren arloko 2023 eta 2024 urteetako lan plana diseinatu, koordinatu eta kudeatzea.

-Ekitatearen eta berdintasunaren kultura zabaltzeko ekintzak eta sareak garatzea, hitzarmena sinatu duten udaletako adin guztietako gizarteko kideen artean, 2023ko maiatzetik 2025eko maiatzera.

-Ekintza positiboak definitzea, eta haien aplikazio eremuan garatzeko eta ezartzeko aholkularitza eta laguntza ematea.

-Berdintasun Arloko Hitzarmenak barne hartzen dituen urteen plangintza ebaluatzea (2023ko maiatzetik 2025eko maiatzera), udalen hobekuntza-arloak identifikatuz eta horiek ebazteko bideak sortuz.

-Bere erantzukizun esparrutik Erroibarko Udaleko eta udal sinatzaileetako beste interes-talde batzuei (udal-sailetako teknikariak, politikariak, emakume- eta/edo feminista-elkarteak, erakundeak, etab.) aholkuak eta prestakuntza ematea berdintasunaren arloan.

-Egindako lanaren berri ematea Erroibarko, Aezkoako, Artzibarko eta Orotz-Beteluko Berdintasuna Kudeatzeko Mahaiko kideei, gizarteari, hezkuntzako eragile eta ikasleei, udal langileei eta interes taldeei.

Epea: 2024/05/08ko 14:00ak arte. Interesaturik daudenek deialdiaren oinarriak
Erroibarko Udalaren web orrian kontsultatu ditzakete:http://www.erro.es/noticias/13105/

 

 

volver arriba