Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pirinioetako Mahaiak herritarrak deitu ditu Jaurrietan eginen den ekitaldi publikora, uztailaren3an, asteazkena, 19:00etan

Udalaren jakinarazpenak, Jakinarazpen eta oharrak, Berriak

Pirinioetako Mahaiak herritarrak deitu ditu Jaurrietan eginen den ekitaldi publikora, uztailaren3an, asteazkena, 19:00etan
Pirinioetako Mahaiak herritarrak deitu ditu Jaurrietan eginen den ekitaldi publikora, uztailaren3an, asteazkena, 19:00etan

Joan den ekainaren 21ean, Pirinioetako Mahaiak prentsa-ohar bat igorri zuen, Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetan Pirinioetako Planari ematen dion babesaren inguruan sortu diren ezinegon sakona eta zalantzak plazaratzeko.

Une oro Nafarroako Gobernuak adierazi du “denak berdin jarraitzen duela”, gobernantza-sistema deiturikoa barne.
Ez gaude inola ere ados baieztapen horrekin, eta halaxe jakinarazi genion Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusi Jesús Maria Rodriguezi pasa den ekainaren 27an, osteguna, izandako bileran. Zuzendariak Mahaia biltzeko deitu zuen, pasa den ekainaren 21ean hedabideetan prentsa oharra agertu ondoren.

Bilera horretan, Pirinioetako Plana dela, etamahai gainean jarri ziren une honetandauden zalantzak eta somatzen diren ahuleziak: aurreko legegintzaldian baino giza baliabide gutxiago dago, kogobernantzaren prozedura nahasiak dira, komunikaziorako kanal urri dago, baliabide ekonomikoak eskasak dira ere, dirulaguntzen deialdiak atzerapen handiarekin argitaratzen dira, eta beste batzuk ez dira argitaratzen ere…
Bilera horretan, departamentuak zenbait konpromiso hartu zituen; mahaiak ongi baloratu bazituen ere, ez ditu nahikotzat hartzen egoera konponduta dagoela esan ahal izateko.

Mahaiak uste du egungo egoerari iraulia buelta emateko unea dela. Lehenengo urte hau “galdutzat” eman dezakegu. Bere garaian, herritarrei adierazi genien legegintzaldi honetan emanen zirela aurrerapen gehien (legegintzakoak, adibidez, lehendik lortutakoa galdu gabe; aitzitik, kontrakoa dela sumatzen ari gara, legegintza- eta/edo arau-eremuan ez baita aurrera egiten, eta atzera egin dugu kogobernantzaren arloan edo laguntza estrategikoei dagokienez.
Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chiviteri bideratutako bilera eskaerari eusten diogu, harrera egin zain, Pirinioetan landu beharreko politikak biratzen saiatzeko dugun premiaren berri emateko, ez dugun denbora galtzeari uzteko.
Pirinioetako Mahaiak lanean jarraituko du Lurralde Kohesiorako Departamentuarekin, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiarekin eta Pirinioetako Planaren jarraipenerako Parlamentuko Batzordearekin batera, “5 minutu Pirinioetarako” eskaera zela eta (Parlamentuko ponentzia batean aho batez onetsi zena), Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuak eta Pirinioetako Mahaiak elkarrekin zehaztutako planak garatzeko.

Pirinioko Mahaiak neurri sozial egokiak partekatu, aztertu eta hartuko ditu Jaurrietan uztailaren 3an eginen den ekitaldi publikoan.

Ekitaldi publiko honetara deitzen ditugu gure toki-erakundeetako hautetsi guztiak (udalak, kontzejuak eta batzarrak); gure herrietan lan egiten duten kolektibo eta elkarte guztiak; Pirinioak lege bakoitzean, Nafarroako Parlamentuan hartutako erabaki bakoitzean, 5 minutu behar dituela uste duten pertsona guztiak; eta, amaitzeko, azken finean, gure herri eta ibarretan bizi eta etorkizun hobea eraiki daitekeela uste duten pertsona guztiak.

 

volver arriba