Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

IKASTURTE HONETAN, ‘IKASI EUSKARA ETA MAILAZ IGO’

Azkeneko berriak, Berriak

Helduen ikaskuntza sustatzeko ‘Euskara ahora’ kanpaina aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta helduei euskara irakasten dieten gizarte eragileek. Aurten ere, eskualdean euskara ikasteko aukerak izanen dira Agoitzen, Aurizberrin eta Garraldan, eta taldea osatzen den edozein herritan ere.

Euskaltegian zure erritmoan ikasi, egunero praktikatu eta aurrera eginen duzu, irakasleen, ikaskideen eta euskaldunon (komunitatearen) laguntzarekin. Euskal kulturan murgilduko zara eta, gainera, ikasteko eta lan egiteko aukera gehiago izanen dituzu. Euskara ikasten ari bazara, segi aurrera. Eskolan euskara ikasi bazenuen, baina pixka bat ahaztua baduzu, freskatu eta hobetu!

Aurreko urteetan bezala, AEK-k klaseak eskainiko ditu eskualdean eta informazioa jaso nahi baduzu, jarri harremanetan Udaleko Euskara Zerbitzuarekin (672083020 edo euskara@burguete.es) edo joan zaitez informazio bileretara:

  • Irailaren 13an Agoitzen 17:00etan eta 19:00etan
  • Irailaren 14an Aurizberrin 19:00etan eta Garraldan 11:00etan eta 19:00etan

Lagun berriak ezagutu eta oso ongi pasatuko duzu. Hau da zure urtea!

Informazio gehiago: https://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/nafarroako-gobernuak-toki-entitateek-eta-helduei-euskara-irakastearen-alorreko-gizarte-eragileek-euskara-ahora-kanpaina-aurkeztu-dute

 

volver arriba