Mintzakide programa
Kultur jarduerak, Azkeneko berriak, Berriak

Aurten ere Euskara Zerbitzuek eta AEK-k MINTZAKIDE PROGRAMA jarriko dute martxan.
Programa horren bidez euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei elkartu eta euskaraz mintzatzeko aukera ematen zaie, bidenabar gure herrietan euskararen presentzia handituz.
Programaren informazio gehiago eman eta taldeak osatzeko bilerak egingo ditugu urriaren 10ean Auritzen eta Bizkarretan , urriaren 11n Ariben, urriaren 17an Agoitzen eta urriaren 18an Luzaiden.
Anima zaitez eta etorri!!!