Kultur Zentroaren irekiera eskerrak
Kultur jarduerak, Berriak

Zuekin harremanetan jartzen gara joan den ekainaren 28an Gizarte eta Kultur Zentroaren irekiera ekitaldian eta argazki zaharren erakusketan parte hartu izana eskertuz.
Jakinarazten dizuegu argazki zaharrak biltzen jarraituko dugula uztailaren 15a arte, Ibarreko Egunaren ospakizunean egingo dugun erakusketarako.
Hortaz gain, esan nahi dizuegu panelen eta argazki zaharren erakusketa zabalik egonen dela Gizarte eta Kultur Zentroan (Artzibarko udaletxeko bigarren solairuan, Nagoren) idazkaritzaren ohiko ordutegian eta uztailaren 5ean, larunbatean, 18:00etatik 20:00etara.
Esker mila zuen laguntzarengatik.
Artzibarren, 2014ko uztailaren 1ean
Fdo.: Cristina Larrea Irigoien
Kultura Zinegotzia