Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Parte-hartze prozesua, 2. fasea

Berriak, Proceso participativo

Artzibarreko Udalak hausnarketa prozesu bat egiten ari da, ibarraren azterketa estrategiko bat egiteko, udalerriko bizitzan inplikatutako herritarrak eta eragileak inplikatuz, parte-hartzean oinarritutako Udal Plan Estrategiko bat garatzeko helburuarekin.

¡Por nuestro Valle! / Gure ibarraren alde! lelotzat hartuta, Udaletik parte-hartze prozesu bat martxan jarri dugu ibarreko bizilagunen artean Artzibarren nahi dugun etorkizuna definitzeko asmoz.

Hausnarketa prozesua udalerriko eragile guztiei irekita dago, ibarreko errealitate sozialaren, ekonomikoaren eta ingurumenaren analisi estrategiko bat udako hilabeteetan egiteko intentzioarekin.

Lurraldeko beharrak, erronkak eta elementu estrategikoak identifikatu eta gero, Udaletik prozesuaren bese fase bat irekiko dugu, zeinean Ibarrarendako Udal Plan Estrategikoaren aurkezpena eta garapena modu kolektibo batean egingo den.

Udako hilabeteetan zehar ibarreko analisi estrategikoa egiteko ekintza ezberdinak egin dira, bailaran interesezkoak diren gaiak eta iritziak jasotzeko:

  • Talde eragilearen bilerak.
  • Jarraipen Batzordearen bilerak.
  • Lurraldeko funtsezko agenteei egindako elkarrizketak.
  • Herritar guztiei egindako inkesta.

Hurrengo urratsak

Parte-hartze tailerrak

Hurrengo asteetan, herrikide guztiei irekitako parte-hartze tailerrak egingo dira analisian jasotako informazioa egiaztatzeko asmoz, eta analisi estrategikoa modu kolektiboan eraikitzen bukatzeko.
Ibarreko zonalde desberdinetan egingo dira jendearen parte-hartzea bermatzeko:

Hiriberri. Irailak 17
Elkartean. (18:30etatik 20:30etara). Aldez aurreko txokolatada.

Lakabe. Urriak 1
Xuscal Gelan. (11:30etatik 13:30etara). Bazkaria jarraian.

Nagore. Urriak 8
Udaletxean (18:30etatik 20:30etara). Aldez aurreko kafea.

Prozesuan aktiboago parte-hartzeko eta laguntzeko interesa duten pertsonek talde motorrarekin harremanetan jartzen ahal dira, bai telefonoz, bai emailez:

Email:participacion.valledearce@gmail.com
Telefonoan: 623069536

volver arriba