Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Artzibarko bizilagunak bere egunean elkartuta.

Berriak

MUSIKA ETA JAI EGITARAUAREN BARNE, OIKONIMIAREN LANAREN (ETXE IZENAK) BERRI EMAN ZEN, URTE BUKAERAN ARGITARATU NAHI DEN LIBURUAREN AURRERAPEN GISA. 

Patricia Carballoren erreportajea eta argazkiak, Diario de Noticias.

Artziko zelaian ospatu zen atzo, beste urte batez, Artzibarko Eguna, bero ikaragarri pean.

“Elkartzeko, gustura bazkaltzeko eta ongi pasatzeko eguna da. Ibarrean bizi den jende kopurua kontuan hartuta, gaur jende asko elkartu gara”, zioen Carlos Orozek.

Egunari hasiera emateko meza izan zen Artziko Santa Maria elizan, Orreaga Abesbatzaren emanaldia eta ibarreko adinekoei Udalak egiten dien omenaldia. Ondoren artisau produktuen erakusketa eta salmenta, Agoizko dantzarien emanaldia, musika eta herri-bazkaria izan ziren.

URTE BUKAERAN LIBURUA ARGITARATUKO DA

Artzibarko Udala 2014tik egiten ari den ibarreko etxe izenen (oikonimia) bilketa lana azkeneko fasean dago; lanaren koordinatzailea, Juan Karlos Lopez-Mugartza filologoa, euskara teknikaria, Tere Iribarren, eta ibarreko boluntarioen talde bat elkarlanean aritu dira dokumentazio lana egiteko.

“Hoberena lan taldea da, oso egonkorra baita, artxiboetan aritzeko esperientzia dute eta talde gisa oso ongi aritu dira.  Haiei esker proiektua azkar doa”, zioen Lopez-Mugartzak.

volver arriba