Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Irati Hondakinen Mankomunitateak egoitza berria dauka Agoitzen

Berriak

Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Irati Mankomunitateak egoitza berria dauka Agoizko industrialdeko B karrikan. Bertan mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak bildu dira: bulegoak, bilketarako kamioiak, ekogunea (gune garbi mugikorra) eta konpostajea.

Inaugurazio ekitaldian izan ziren, besteak beste: Toki Administrazioko kontseilaria, Hondakin Partzuergoko gerentea  eta Mankomunitatea osatzen duten hamaika udaletako agintari eta bizilagunak. Guztira 82 herri dira, 5.543 biztanle, Artzibartik Ibargoitira, eta Arriasgoititik (Lizoain) Urraulbeitira. Kamioiek 72.000 km egiten dute urtero eta 1,3 milioi kg. hondakin organiko, 120.000 kg. ontzi eta 200.000 kg. paper biiltzen dituzte.

Jardunaldiaz baliatuz, proiektu berrien informazioa eman zen, hiri hondakin gutxiago sortzea helburu duena adibidez. Lanean ari dira herri bakoitzean bilketa selektiboa egiteko behar diren edukiontziak jartzeko; hortaz gain konpostajea sustatu nahi da, bai etxekoa zein kolectiboa, horretarako gune batzuk sortuz herrietan eta ikastetxeetan.

Iturria: Diario de Navarra por Aser Vidondo.

volver arriba