Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Emakume Sortzaileak programa

Berriak

mujerescreadorascartel

 

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Emakume Sortzaileak programaren aurtengo edizioa aurkeztu du.

Programa hori 2008tik garatu da, emakumeen arte- eta kultur-arloetako sortze-lana (zinea, literatura, musika, eta abar) bistaratu eta balioztatzeko, alor horietan egiten duten lana ezagutzera emateko.

Emakume Sortzaileak programaren edizio berriaren helburua da emakumeen literatura eta filosofia arloetako lanak ezagutzera ematea, gaur egungo emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko pentsamendu teorikoa gizarteratuz.

Aurtengo programak hiru saio izango ditu:

1. Laura Freixas, idazlea. Bere hitzaldia ¿Es hermafrodita la literatura? o cómo quise ser escritor pero me convertí en escritora’  Iruñeko CIVICANen izango da maiatzaren 26an 19:30ean.

2. Elvira Navarro, nobelagilea, 2009ko Emakume Idazleekiko Jardunaldietan parte hartu zuen. Hitzaldia irailean emango du. (Data zehaztu gabe dago).

3. Alicia Puleo, filosofoa eta saio-idazlea, ekofeminismoaren alorrean egindako lanarengatik nabarmendu da. Hitzaldia urrian emango du. (Data zehaztu gabe dago).

Programaren inguruko informazio gehiago Institutuko web gunean dago:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Igualdad+de+genero/Sensibilizacion/ProgramaMujeresCreadoras.htm

volver arriba