Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Artzibarko Hiriberriko kontzejuko etxea zaharberritzea

Udalaren jakinarazpenak, Berriak

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak emandako dirulaguntza bati esker, Artzibarko Hiriberriko Kontzejuak kontzeju-eraikina eraberritu ahal izan du: inguratzaile termikoa hobetu, teilatua aldatu eta instalazio elektrikoa berritu.

Proiektuaren kostua 135.358,49 eurokoa da. Gastu hori finantzatu ahal izateko, Nafarroako Gobernuaren 80.000 euroko dirulaguntza jaso du kontzejuak.

Lanak 2022ko uztailetik urrira egin dira

volver arriba