Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Gaitasun digitalen tailerrak Agoitzen

Berriak

Gaitasun digitalen tailerrak Agoitzen
Gaitasun digitalen tailerrak Agoitzen

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak oinarrizko konpetentzia digital pertsonalak eta enplegurako konpetentziak doan prestatzeko plana abiatu du. Horren ondorioz, 166 ikastaro programatu dira Nafarroako geografia osoan zehar. Gure lurraldean, Cedernarekin eta inplikatutako udalekin lankidetzan, Irunberrin eta Agoitzen egingo dira.

Tailer oso praktikoak dira, tresna desberdinak erabiltzeko eta ingurune digitalak enplegua aurkitzeko eta kudeaketa pertsonalak egiteko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko.

 

Horretarako, 25 orduko ikastaro bat diseinatu du, maila bakoitzean (5 ordu egunean): mugikorraren, tabletaren eta ordenagailuaren erabilera; posta elektronikoaren kontu bati alta ematen eta kontu hori kudeatzen ikastea; Interneteko konexioak erabiltzea; Nafarroako zerbitzu publiko nagusien online eskaerak kudeatzea; bideokonferentzietarako sarbidea; sinadura elektronikoa; eta testuak edo curriculuma idaztea.

Saioak praktikoak izango dira, eta norberaren trebetasunera eta benetako erronkara bideratuta egongo dira.

Gela bakoitzeko ikasle-kopuruak (10-12 pertsona) esku-hartze sakonagoak egiteko aukera emango du. Bi prestakuntza-maila egongo dira, ekipamenduetan eta nabigazioan esperientziarik ez dutenentzat (1. maila) edo nozio batzuk dituztenentzat (2. maila).

 

Irunberrin, ikastaroak Gizarte Etxean egingo dira abuztuaren 24tik 28ra eta abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitarteko asteetan.
Agoitzen, Kultur Etxean egingo dira ikastaroak, irailaren 7tik 11ra eta 14tik 18ra bitarteko asteetan.

Informazio gehiago:

                 https://formacion.navarra.es/es/competencias-digitales-basicas

  1. maila: https://bit.ly/3edp9kP
  2. maila: https://bit.ly/2CfYXJh
volver arriba