Site icon Valle de Arce – Artzibar

PIRINIOETAKO MINTZAKIDE egitasmoa martxan da.

Pirinioetako Mintzakide programan izena emateko epea zabalik dago, eta kanpainako leloak dioen moduan: euskara praktikatzeko eta lagun berriak egiteko aparteko aukera da. Aurtengoa 2. edizioa da eta proposamenez beteta eta gogotsu hasi gara.

Mintza taldeak astean behin elkartzen dira mintzapraktika egiteko. Batzeko tokia eta ordutegia taldeak berak aukeratzen du. Baina horretaz gain, hilean behin, mendi irteerak antolatzen ditugu.

Egoera berezia da oraindik. Hori dela eta, taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko dira. Horren haritik, mintzapraktika ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera ere badago.

Izena emanteko edo informazioa eskuratzeko:
Pirinioetako AEK euskaltegietan edo udal euskara zerbitzuan;
whatsapp-ez: 607642078
https://praktikatu.eus/blog/pirinioak/
http://emanizena.praktikatu.eus/

Exit mobile version