Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Agurra

Ongi etorri Artzibarrera. Web orrialde honen bidez Pirinio eta Aurrepirinioaren artean dagoen Nafarroako ipar-ekialdeko bailara hau ezagutu ahalko duzue, iparretik hegoaldera bere paisaiak, herriak eta herri hustuak zeharkatuz, Urrobi, Irati eta Gurpegi ibaiek egiten duten antzera.

Web orrialde honen bidez Artzibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie bere lana, ezagutza eta ongi egiteari esker, gure ibarra bizirik mantentzen lagundu duten guztiei. Laguntza hori eskertzeaz gainera, parte hartzen jarritzera animatzen zaituztegu, informazio, ikerketa, argazki, eta abarren bidez.

Interneten agertzen ez dena existitzen ez dela esan ohi da, eta, hortaz, Udalak sarean agertu nahi du web orri dinamikoa eginez, ibarraren inguruko informazioa eman eta, aldi berean, ibarra dinamizatuz.

Jendearekin komunikatzeko eta hartu-emanak edukitzeko tresna berria da, jardueren eta udalaren funztionamendua zein gestioaren gaineko informazioa emanez, kudeaketaren gardentasuna eta bizilagunak egunean egotea garrantzizkoak direla uste baitugu.

Hortaz gain kultur taldeak, erakunde publikoak zein pertsonak gurekin parte hartzeko bidea izan daiteke.

Gure ibarraren gaineko informazioa bildu eta sarean erakutsi nahi da: kultura, historia, natura, ondarea, eta abar

Artzibar jendez hustu da eta zahartze prozesua bizi izan du, eta, hori dela eta, garrantzizkoa iruditzen zaigu Ibar sentimendua berreskuratzea, bere identitatea, tokiko memoria edo sozioekonomikoki suspertzeko bide berriak bilatzea.  Gainera, bertakoak izanik kanpoan bizi direnengana hurbildu nahi dugu, teknologia berriek herri global interkonektatuan hurbiltzen gaituztela kontuan hartuz.

Jakin badakigu baliabide honen bidez zenbait bizilagunekin harremanetan jartzea zaila dela ohitura edo baliabide faltagatik, hortaz, informazioa paparezko euskarrien bidez osatuko da.

Lortu nahi dugun beste helburu bat da tokiko jarduerak sustatu, bizkortu eta indartzea. Izan ere ibarreko bizilagun, bisitari eta lagunen artean hartu-eman iraunkorrak edukitzeko baliabidea izatea nahi dugu.

Ongi etorri Artzibarrera!!!

artzi 130510 32 pan

volver arriba