Turismo Aktiboa
Gaur egun ez dago garraio publikorik Artzibarrera joateko, norberaren ibilgailuz joan behar da eta, azkeneko urteetan bide asko asfaltatu direnez, herri gehienetara joateko bideak ongi daude.
isiltasuna, lasaitasuna, paisaia ederrak, natura aparta eta panoramika bikainak. Elke, Pausaran, Corona, Larrogain, Aintzioako harriak, Ukuako harria…
Pausaran, Urdiroztik.
“Turismo aktiboa” deitua egiteko azpiegitura xumea da eta ez dago oso egoera onean. Oinez egiteko ibilaldiak zein bizikletaz egitekoak apenas daude seinaleztatuak. Mendi igoerak, kasurik gehienetan, harrizko multzo txikiez daude seinaleztaturik. Baina teknologia berriei esker, GPSren bidez, oinez zein bizikletaz nahi dugun tokira iritsi ahal gara.
Sarean aurkitu ahal den zenbait ibilbide aipatzen dugu hemen, eta poliki-poliki gehiago gehituz joanen gara.
Beharbada, laster, azpiegiturak hobetzeko proiektua jarriko da martxan, baina, bitartean, azalpen klasikoen edo GPSren bidez ibar eder hau ezagutu ahalko dugu, paisaia pirinaikoaren elementurik hoberenak hemen aurkituz: pagadiak, hariztiak, mendi-igoera ederrak… horiek guztiak Pirinio-aurreko paisaiekin nahasturik: arroilak eta mendi malkartsuak.
Hortaz gain, ezezagunagoa den eskaintza ere badago: leize ederrak, eskalada egiteko paretak, piraguismoa egiteko aukera eta mendi bizikletaz ibiltzeko bide onak.
Ibarreko ondare artistikoa ere ederra da: etxe handiak, jauregiak, elizak, gurutzeak…
Urizko karriketan barna paseatuz.
Uriztik paseatuz hiru dorre ikusiko dugu, etxe ederrak Hiriberri, Saragueta eta Arrietan, Lusarreta eta Nagoreko elizak, eta Urdirozko zirku natural ikusgarria. Badaude baita ikuspegi ederrak dituzten herriak, Usotz, Espotz eta Imizkotz, lasaitasuna transmititzen dutenak, Gorraitz, adibidez; Pirinioko paisaia duen herria, Azparren, eta hustuak daudenetan gure arbasoek nola bizi izan ziren irudikatu dezakegu.
Eta askoz ere gehiago. Oso hurbil daude Iratiko Oihana, Aezkoan, Sorogain, Orreaga, Donibane Garazi eta baita Iruñea ere.
Gaur egun Artzibarko paisaiaren eta naturaren kalitatea primerakoak dira.