Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

ARTXIBO DIGITALA OSATZEKO GOMENDIOAK (Argazki zaharrak eskaneatzea)

Artxibo digitala (nola eskaneatu), Argazki zaharrak

ARTXIBO DIGITALA OSATZEKO GOMENDIOAK (Argazki zaharrak eskaneatzea)
ARTXIBO DIGITALA OSATZEKO GOMENDIOAK (Argazki zaharrak eskaneatzea)

NOLA OSATU ARGAZKI DIGITALEN ARTXIBOA. (Argazki zaharrak eskaneatzeko gomendioak).

artozki-arg-zahar155w

Argazki zaharren bilketak garrantzizkoak dira gure historia ezagutzeko. Ikus-oroimena: argazkiak, dokumentuak, marrazkiak… gure inguruko herri zein ibarren historia ezagutzeko garrantzizkoa da. Hura gorde eta partekatzeak gure oroimena eta gure arbasoen historia berreskuratzen laguntzen digu.

Baina arazo bat gertatu ohi da. Bilketa lan handia egin ondoren, gehienetan, artxiboen kalitatea ez da ona izaten eta gero ezin dira erabili. Adibidez, web orrietan txertatzeko eskaneatzen dira baina gero ez dute paperean inprimatzeko balio eta berriro eskaneatu behar izaten dira.

Hortaz, gomendio batzuk egin nahi ditugu biltzen den guztiarekin kalitatezko artxibo digitala osatzeko, tokiko informazio iturri garrantzizkoa izan dadin.

–   Argazkiak beti koloretan eskaneatzea gomendatzen da,  nahiz eta argazkia zuri-beltzean egon. Horrela beti argazkiaren informazio gehiago lortuko dugu.

–      Formatu hauetan eskaneatu behar da:

  1. TIFF. Artxiboko informazio guztia biltzen du, kalitatea galdu gabe, eta negatibo digital modura erabil daiteke. (negatibo digitala RAW da). Arazoa da gero argazkia konpondu behar bada, Photoshop antzeko programak erabiltzen jakin behar dela. TIFF formatuak bisore bereziak behar ditu. Gomendatua dago artxibo pertsonala osatzeko, behin betiko artxibo gisa. Beti erabili ahalko da oinarrizko argazki moduan.
  2. JPEG. Erabiliena da, baita edozein gailuren bidez landu eta moldatzeko ere, errazena baita: ordenagailu, tablet, telefono… baina eskaneatzean kalitatean galtzen du. Argazkiak erabiltzeko gomendatzen da: inprenta azkarra, web, trukeak egiteko, eta abar.

–       Eskaneatzeko gutxienez 300 pp.-ko (pixel x hazbete) neurria erabiltzea gomendatzen da . Argazki txikien kasuan neurria handituko da 300 pp-tik 500-700 pp-ra… 5 eta 10 mega arteko artxiboa lortu arte. Mega asko duten artxiboak aldatzeko errazagoak dira, adibidez panelak egin edo inprentarako handitu behar badira.

–      Argazkiak bere horretan eskaneatuak artxibatu eta gorde behar dira,  aldatu gabe, DVDtan edo kanpo-memoriatan. Eskaneatutako argazki originalak ez dira ukitu behar, kopiak dira aldatu daitezkeenak.

–       Irudiak handitzeko programak eduki ezean, aukera bat da irudiaren neurrian % jarri eta %110era igotzea behin edo gehiagotan. Tamaina handituko da, aldi berean kalitatea mantenduz.

Gomendio hauei jarraituz argazkien artxibo ona lor dezakegu, eta etorkizunean erabili eta hobetzeko aukera izanen dugu. Gauza bera egin daiteke antzinako dokumentu edo  grabatuekin.

volver arriba