Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Abelbideak, bideak eta errepideak

Kultura, Historia

Abelbideak, bideak eta errepideak
Abelbideak, bideak eta errepideak

ANTZINAKO BIDEAK. (Testua eta irudiak, Jose Etxegoien)

zandueta ????- nagore? Alt-III- 345

Altadillen argazkia.  1910eko hamarkada. Nagore.

Parece que entre los que se quedan y los que se van, los dichosos son éstos, que pasan veloces, y quizás son más dichosos los que se quedan. Esos que corren, que huyen a confundirse pronto en el torbellino de la ciudad, no conocen las ventas de nuestras provincias vascongadas, las ventas más hospitalarias, las más amables de la tierra…

Esos desdichados que cruzan corriendo en la máquina negra, por el campo sin conocerlo, que huyen a confundirse con el torbellino de las ciudades grandes, no han sentido la impresión más deliciosa, la más exquisita de la vida: la llegada a la venta, después de un largo viaje en coche.

                                                                 Pío Baroja, 1953

Artzibarko Bideak. Historikoki Artzibarrek bide nagusi bakarra izan zuen, Urrobi ibaiarekin paraleloan jaisten zena. Gero, baziren bigarren mailako bidexka batzuk eta azkenik, ibarreko herriak elkartzen zituzten bidezidor kontaezinak.

Urrobi ibaiari jarraiki.

1925 Urabayen zubiak 02

1925. L. Urabayenek argitaratutako irudia,  Txintxurrumearko zubia (batzuetan Nagorekoa deitua), konpondu aurretik eta konpondu ondoren.[…]

 Además de las carreteras designadas, está en construcción otra, ó llámese si se quiere camino vecinal, pero con todas las condiciones de una buena carretera, desde Aoiz por el valle de Arce, Burguete y Roncesvalles, á Valcarlos, […].

Florencio Sanz y Baeza, 1858

Urrobi ibaiari jarraiki datorren bide nagusia garrantzitsua da historia aurretik hasita, eta egun egin diren erromatarren garaiko galtzadaren eta miliarioen eta abarren aurkikuntzek, erromatarren garaian indartua izan zela adierazten dute. Nafarroa Garaia Gaztelak konkistatu zuenetik, beti aipatu izan dute muga babesteko militarren txostenetan, armaden balizko sarreretarako bide garrantzitsua baitzen. Eta hala gertatu zen 1794ko urrian, Frantziako tropek Auritzen kantonaturiko espainiar armada inguratu eta hesia ixtear zutela, soldadu espainiarrek lortu zuten bide horretatik ihes egin eta Iruñean babestea, aldez aurretik Auritz erreta, ordea. XIX. mendearen amaieran, bidea hobetzea erabaki zuten eta ordura arte bezala, mendietatik igaro behar beharrean ibai bazterrera ekarri zuten, mantso-mantso gora egin zezan, egungo Lusarretako bidegurutzetik hasi eta Aurizberriko kanpina dagoen tokiraino iritsi arte. Han jarri zuten kate-etxea edo errepidea erabiltzeagatik bide-saria ordaintzeko tokia. Gero azken zatiaren, Nagore eta Orbaitz artekoaren, konponketa etorri zen eta oso zubi modernoak egin zituzten Urrobi ibaiaren gainetik igarotzeko hainbat aldiz.

Urrobi errepidea 01

Gaur egungo errepidea, Urrobi ibaiaren bazterrean.

1920-30eko hamarkadetan oraindik, errepide hau gomendatzen zuten oso aldapa arina zuelako Orreagara igotzeko, batez ere, elurra eta eguraldi txarra egiten zuenetan, Zubiriko errepide malkartsuagoaren aurrean, honetan baitzeuden Erro eta Mezkiritz mendateak. Azken errepide honetan hobekuntzak egiteak eta Itoizko urtegia eraikitzeak, han galdu baitzen errepidearen zati bat eta saihesbidea egin baitzuten Gurpegi ibaiaren eta Irati ibaiaren arteko ibarrean, errepide hura turistentzako eta bertakoentzako ibilbide eder bilakatzea ekarri dute.

1925 Urabayen zubiak 01

1925.  Txintxurrumearko zubiko argazkia, L. Urabayenek argitaratua, zubia konpondu aurretik eta ondoren.

IRATI IBAIAN BARNA.

Bigarren mailako bideen artean nabarmentzekoa zen Irati ibaiarekin paraleloan jaisten zena. Aski zabala zen Olaldearaino, gero estutu egiten zen Orotzeraino eta handik aurrera erabilpen mugatuko xendak ziren. XIX. mendearen erdi aldera, Irati enpresa, geroago Bezunartea zeritzana, saiatu zen Irati Ibaiaren inguruko garraioa hobetzen, eta bidenabar, Oroztik Itoitzerako bidea hobetzea proposatu zion diputazioari, bide-saria edo katea enpresak kontrolatzearen truke, baina enpresa honen bizitza gorabeheratsuak eta gerrek ez zuten proiektuaren bideragarritasuna ahalbidetu.

Orotz, Aezkoak lagunduta, behin eta berriz saiatu zen Itoitzeraino iritsiko zen errepidea lortzen, batez ere, bere industriaren ekoizpenak ateratze aldera. Orotzen burdinolak, labe garaia eta paper lantegia izan ziren denbora luzez. Azkenik, eta Orotz herriari koste handia eraginez, 1920-21ean bukatu zuten errepidea, baina ordurako itxiak ziren paper lantegia eta azkeneko burdinola. Itoizko urtegiak ezkutatu ditu errepide hura eta inguruko herriak.

Arizkuren Aezkoa altxunbidea

Kaztelualdeko harria, Arizkuren eta Aezkoako abelbidearen artean.

1926. Artzibar, mapa de carreteras.

1926. Maparen xehetasuna. Ibarreko errepide nagusiak, Urrobi eta Irati ibaien bazterrei jarraikiz, eginak zeuden, baina handik urrun gelditzen diren herrietara joateko bideak besterik ez zeuden. Aipatu behar da Pirinioetako zeharkako errepidea Abaurregainara iristen zela, eta Orbaizetara ailegatzeko ez zegoela errepiderik, muga babesteko militarrek debekatu zutelako hura egitea.

BERTZE BIDE ETA BIDEXKA.

Gainontzeko bide gehineak herri batetik bertzera joateko erabiltzen ziren, Esnotz eta Lusarreta lotzen duen bidea eta Aezkoako abelbidea kenduta.

Aezkoako abelbidea. 

Beste bide garrantzitsu bat, ibarra zeharka gurutzatu arren, Aezkoatik Milagrorako abelbidea zen. Zati batean muga egiten zuen Artzibarren eta Urraul-Goitiren artean, eta beste zati batean Arizkuren ingurutik igarotzen zen eta komunikazio bidea zen Iratiren ezkerraldeko Artzibarreko herrietara iristeko. Urraul Goiti eta Artzibar arteko muga igarotzen zuen abelbidearen zatia Peña Santiagok eta S. Martínek deskribatu zuten (1966):  

La segunda cañada entra en Urraul Alto por el puerto de Areta, punto en el que los rebaños que llegan de Salazar dan por finalizada la primera jornada. Desde allí descienden hacia la regata Aristu, cruzándola por un puente, un poco más abajo de la aldea del mismo nombre, y ascendiendo seguidamente hasta la muga de Artanga, en el término de Mendigaña, donde hacen noche. Es ahí en ese punto mugante de Arizcuren (Valle de Arce) y Arangozqui y Artanga (ambos de Urraul Alto), donde se unen a las cañadas los ganados de Elcoaz, estos en su primera etapa, continuando en adelante la misma ruta de trashumancia. Los rebaños de Aristu van por esta misma ruta. Los de Ayechu, por Jacoisti y Zubizar, la alcanzan también en el mismo punto.”  

Esnotz-Lusarretako bidea. 

1888 pyr bideak Rollet 02

1880an erabaki gabe zegoen Errotik Aurizberri-Auritzera joateko errepidea Bizkarreta-Mezkiriztik edo Esnotz-Lusarretatik egin behar zen.  Eztabaidaren ondoren, lehenengo aukeraren alde egin zen. 1888ko Rolleten mapa hau da, beharbada, Esnotz-Lusarretako bideari Bizkarreta-Mezkirizkoari baino garrantzi gehiago ematen diona, behin betiko errepidea egin baino urte batzuk lehenago.

“En la actualidad, se sigue utilizando el atajo que conduce para los romeros procedentes de Esnoz, Ardaitz, Aintzioa, Orondriz y caseríos por el puerto de San Paul. Estos romeros procedentes de «la carretera vieja» salen al crucero, cerca del camping de Espinal. Desde allí se suman al resto de la procesión que, conjuntamente, avanzará hasta Orreaga.”

Orreaga Ibarra, 2012-02

Zenbait txostenetan aipagarritzat jotzen da Lusarreta eta Erroibar Esnotzen barna lotzen dituen bidea eta egun oraindik erroibartar batzuek Orreagako erromerian erabiltzen dutena. 1931n, Larrekok, idazle auriztarrak, aipatzen du kronika batean, nola berrogei urte lehenago, Aurizko etxera joan ziren Gabon egunez, eguberriak pasatzera. Ez dago argi zer bide hartu zuten Auritzera iristeko, baina deskribapenaren arabera, badirudi Zubiri-Erroko bidea hartu zutela, baina handik Mezkirizko mendatean barna igo ordez Esnotzerantz jo zutela San paul lepoan barna Lusarretara iristeko eta handik, poliki-poliki, gora egiteko Aurizko zelairaino. Iritsiko ez ziren beldurrez zebiltzan, gaueko 11etako mezetarako deia entzun baitzuten eta artean San Paul lepoan baitzeuden: ”Amekak: gaberdiko mezaren bigarren ezkil-deia jadanik joa eta gu orañik San Polen (Erroibar ta Artzibar arteko mendigorenetarik)”. Ez dakigu Larrekoren etxera ez iristeko beldurraren zergatia, botatako elurte latzarengatik ote zen edo diligentziak ohiko bidea ote zuen. Baina argi dago XIX. mendearen amaieran oso bide erabilia zela hori. Gallego historiagileak dioenez, (1998), errepide nagusia ere lepo horretan barna egitekotan ibili zirela, azkenean Erro-Bizkarreta-Gerendiain-Mezkiritz-Aurizberrin barnakoa egin bazen ere. Horra bere iruzkinak:

inmediatamente después de la última guerra carlista (que terminó en 1876), empezó a hablarse no sólo de acondicionar ese tramo, sino de rehacer todo el camino de Pamplona hasta Arnegui. Al principio se impuso el criterio de que, desde el puente de Erro, siguiera el curso del río del mismo nombre por Ureta (y no por Viscarret como luego se hizo) hasta cruzar Espinal y unirse al de Arce un poco más arriba del puente de Otegui. Luego, por un momento (1877), se pensó que era mejor llevarlo desde Erro a Lusarreta, para que aquí enlazara con el que ya ascendía por Arce, dejando a un lado Linzoáin, Viscarret y Mezquíriz. Pero se aprobó finalmente el trazado actual.”

Garraldatik Hiriberrirako Bidea. Behin baino gehiagotan aipaturiko beste bide bat Garralda Hiriberri eta Arrietarekin, Erratzu mendiaren magalean barna, lotzen zituena zen, eta dakigunez, garraldarrek eta beste aezkoar askok garai batean usu erabiltzen zuten Iruñera joateko.

Bertze bide batzuk.

Itoitz-Ekai-Aranguren. Nagore-Gurpegi-Erdotzain-Imizkotz-Gorraiz-Orotz Betelu. Gainerako bideak herriak elkarrekin lotzen zituzten xendatxoak ziren eta dira, edota ibai bazterretan barnako bide nagusietan amaitzen ziren bidexkak. Agintariek herri hauetako askorekiko izan duten interes faltaren adierazgarri da haietarainoko bidea orain dela urte gutxi arte asfaltatu gabe egon izana, edo batzuek lurrezko bidea dutela oraindik ere.

Urdirotz igoera

Urdirotz, duela gutxi arte lurrezko bidea zeukan eta orain asfaltatu dute. (2012)

GAUR EGUN.

Gaur egun ibarreko bi errepide nagusiak Lakabe-Artziko sahiesbidearen bidez elkartu dira, Irati eta Urrobiko errepideak lotuz, eta Nagore zeharkatzen duen sahiesbideak bide zaharra berreskuratu du, Gurpegiko errekako bidea hain zuzen ere; bide hark Olaberri, Zazpe eta Gurpegi lotzen zituen Agoitzera joateko.

Azkeneko urteetan Imizkotz eta Urdirozko bideak zolatu dira, baina errepide ofizialak ez direnez, ez da derrigorrezkoa horiek mantentzea.

Urrobi kanpinetik Nagorera daraman NA-1720 errepidea (Aurizberri-Espinal) paisaia ederrez dago inguratua, bide zaila eta batzuetan arriskutsua bada ere.

NA-2040 errepidea, Garraldatik Orotzera doana, Lakabetik hurbil pasatzen da Artzira iritsi baino lehen, eta, handik Nagorera doa, lehen aipatutakoarekin elkartuz.

Gainontzeko herrietara iristeko errepide lokalak daude (Arrieta, Hiriberri, Lusarreta, Saragueta…) eta beste batzuetara, gehienbat lekuak deitzen diren horietara joateko (Otsa, Usotz, Arizkuren, Uliberri…),  bideak erabiltzen dira.

Artzibar 2012 errepideak W

Errepideetako mapa baten xehetasuna. 2012.

volver arriba