Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Herrietako soinuak. Ezkilak.

Kultura, Historia

Herrietako soinuak. Ezkilak.
Herrietako soinuak. Ezkilak.

HERRIETAKO SOINUAK. EZKILAK.

¡Oh! Cuando esta humilde campana con su suave repiqueteo,

su voz se expande como un suspiro en el valle,

voz que se interrumpe tan cerca del bosque y la foz,

Cuando la mano del chaval que balancea esta urna,

derramando los sonidos piadosos en la brisa nocturna

lo que la tierra tiene de divina.

A. de Lamartine, “la campana del pueblo”, 1839

   “las campanas de la iglesia son cosas sagradas y el tañerlas por los difuntos es ceremonia eclesiástica introducida a fin de auyentar los demonios…”

Juicio por tañido de campanas. Agoitz, 1605

Ni camino sin atajo, ni campana sin badajo.

Refrán popular

saragueta 130224 02

Saraguetako ezkila.

Herriaren bihotz publikoa izaten ziren ezkilak. Haien taupaden baitan antolatzen zen eguneroko bizimodua. Haien soinuak pozten edo tristatzen ahal zituen bertakoak. Horrela, ezkilek elizara deitzen zuten, mezetara, arrosariora, eta baziren bestelako ezkila-hotsak ere, batzuk alaiagoak eta besteak tristeagoak, bataio, ezkontza eta hiletetakoak, besteak beste. Batzarretarako deiak egiteko ere erabiltzen ziren, edo auzolan edo artelanetarako deietarako, edo Uztarrozen bezala, ekaitzak urruntzeko, edo ezkila hotsik larrienak, suteen edo soldadu etsaien etorreraren berri ematen zutenak. Ezkilen gehiegizko erabilpena auzigai izatera ere iritsi zen, behiak larrera ateratzeko ezkilak jotzen zituztelako bizilagunak salatu zituen Nafarroako apaiz haren kasua, esate baterako.

Deiak ezberdinak izaten ziren, baita xede bererako izanda ere. Horrela, hiletetan, joaldia ordaintzen zutenaren araberakoa izaten zen: lau dangada aberatsendako eta bi behartsuendako, hiru gizonendako eta bi emakumeendako…

Baina haien soinua herri askotatik joan egin da, bertako biztanleak bezalaxe. Ezkilarik gabeko kanpai-dorreak, jenderik gabeko ezkilak… edo hondeamakinen lanak suntsituriko ezkilak. Artozkikoak, adibidez, zenbait bizilagunek kanpai dorretik erortzen ikusi zituztenak, hondeamakinek eliza eraistean lurra jo eta birrindu zirenak. Iduri du apaizak berak eraisteko esan ziela:  ”Hasta la iglesia la redujeron a escombros. Y cuando la estaban tirando, el pobre cura les pidió que por lo menos bajasen las 2 campanas para llevarlas a otro lado. Respuesta: Para mediodía tiene que estar derruido. Y las campanas reventadas al suelo.” (tomado de 
http://elvalledearce.blogspot.com.es). 

arrieta 130322 09

Arrietako ezkila.

Inolako begirunerik ez ondareari. Zanduetako ezkilak bestelako historia du. Orain urte gutxi dela, hurbileko herri batean, apaiz berriari buruan sartu zitzaion ezkila berriak egin behar zituela, eta saiatu zen herriko bat eta Zanduetakoa urtzen. Alkatearen aurkako txostenaren ondotik eta lanera, Santandertik uste dut, etorri zen ezkilagileak halako bi ezkila zahar eta eder urtu nahiaren aurrean erakutsitako harridurak eraginda, amore eman zuen apaizak. Egun, zanduetarrak poztu eta tristatu zituen ezkila hura Orreagako kolegiatako bazter batean dago, isil-isilik.

Baina herri askotan oraindik entzuten da. Gurean, mezetara deitzean, txalapartaren oinarrizko erritmoaren antzekoan egiten du. Kasualitatea ote?

Ezkila haustea edo erortzea herri guztiari eragiten zion drama izaten zen. Zaharra konpontzeak edo berria erosteak oso garesti jotzen zuen, eta denek inguruko onena nahi izaten zuten, gainera. Burokraziaren ondotik, elizaren baimena, beharra zuritzea, tasazioa eta enkante edo kandela bidezko esleipenari ematen zitzaion bide. Batzuetan auzibidera ere jotzen zuten esleipenen kontura. Horrela, 1579an, zenbait auzi izan ondoren, bi ezkilagilek erabaki zuten enkanteetan elkarren aurka ez lehiatzea eta bien artean banatzea urte hartan Aezkoan eta Auritzen egin beharrekoak. Eta azken arazoa, ezkilagileari ordaintzea, gauza zaila zenbaitetan. Horrela, 1621ean, Juan de Villanueva ezkilagileak, Zaraitzu eta Erronkariko zenbait herriri, eskatzen zien haien ezkilak ordaintzeko. Zerrenda luzea da: ezkilagile baten alargunak ordainketak eskatzen zizkion Irotzi 1602an, Otsagabiari 1617an, Zubiriri 1620an… edo Carredano anaien kasua, ezkilagileak izaki, 1600ean lana eta zorrak elkarbanatzea erabaki zuten. Pedrok Andresi honek Iragi, Eugi edo Erroko ezkilak egiteagatik aurreratutako dirua eman zion. Andresek, bere aldetik, eginak zituen Zizur, Uritz edo Artzekoak.

1677an, lanean hildako ezkilagile baten berri ere aurkitu dugu, Domingo de Ballenilla “murio en la villa de Balcarlos trabaxando en su exercicio de fundir campanas”.

Ezkilagintza prozesua luzea izaten zen. Ezkila hautsia pisatu egiten zen, berria egiteko materialetan zenbat aurreztuko zuten jakiteko, 400- 650 kilo inguru izaten zen. Arruntena ezkilagileak dena leku berean egitea izaten zen. Lurrean zuloa egiten zuten eta bertan moldea eraikitzen zuten adreilu eta kareorez. Lana 3 eta 8 egun bitartekoa izaten zen, eta bukatutakoan, ezkila berria pisatu egiten zen, zaharrarekiko aldea ikusteko eta iruzurrak saihesteko.
Zonaldeko ezkila batzuk Nafarroako zaharrenen artean daude. Zabaldikakoa 1377an dago datatua, Nafarroako zaharrena, agian, edo Agorreta, Aintzioa, Esnotz, Erro, Erdotzain, Nabaskoze edo Usetxikoa ere hala dira.

enciclopedie ezkilak 01

Kanpaigintza, Diderot eta D’Alamberten entziklopediako irudia. (Xehetasuna).
(www.gallica.bnf.fr)

volver arriba