Flora.
Geografia eta Natura
FLORA. (Janet Torrea biologoak lagundurik).
Daboecio-Ulicetum gallii elkarketaren txilardi-otadi kantabriar-euskaldunek interes handia dute, bai lora-aberastasunari begira, bai lurraldean oso zabalduak daudelako. Holakoak aise ageri dira Baigura mendiko ipar hegietan, Urrobi ibaiko erripetan, Korona mendiko kaskoan, Arrieta eta Hiriberriko mendi-hegietan, Ibañetatik hurbil, eta Lepoeder eta Linduseko lepoetan, bertzeak bertze. Sasidi hori hainbat erikazeo espeziez osatua dago: Erica vagans, E. cinerea, E. tetralix (gune higrofiloenetan, Lepoeder eta Linduseko lepoetan, eta Baigura mendian), Daboecia cantabrica, Calluna vulgaris eta Vaccinium myrtillus; eta beste hauek ere bai: Genista pilosa, Ulex gallii, Potentilla erecta, Arenaria montana, Narcissus bulbocodium subsp. citrinus, Deschampsia flexuosa, Gentiana lutea, Veronica serpyllifolia, Simethis matiazzi, etab.
Suaren erabilerak, eta hainbat azienda motarekin (zaldi, behi eta ardi azienda) egindako artzaintza orekatuak, Jasiono laevis-Danthonietum decumbentis elkarketa agertzea eragin dezakete, aurreko elkarketarekin batera mosaikoa osatu ohi duena; adibidez, Ortzanzurieta mendian, Luzaide inguruetan, Lerdengibel mendian, etab. Nardus stricta (inoizkakoagoa) ere, Danthonia decumbens, Jasione laevi Merendera pyrenaica, Festuca nigrescens subsp. microphylla, Agrostis curtisii, Carex binervis, Serratula tinctoria, etab.
Lorda, 1996.
Floran, Mikel Lordak Nafar Pirinioei buruz egindako ikerlana da nabarmentzekoa (Lorda, 2001). Pirinioen eta Pirinioaurrearen artean, flora-intereseko 12 eremu bereizi zituen, eta Artzibar aldean, lau garatzen dira; beraz, interes handiko eremutzat jo daiteke.
Artzibarrek Pirinioetako klima-eragina eta mediterraneoa jasotzen ditu, bai eta eragin atlantikoaren zati bat ere; beraz, era askotako flora ikusteko eta ikertzeko aukera handia ematen du.
Mendi-zintzurrek edo arroilek klima-baldintza bereziak sortzen dituzte, eta horri esker, landaredi mediterraneo peto-petoa hazten da, hala nola hegoaldeko artadiak (karraska), eskualde eurosiberiarraren barnean. Ibarraren iparraldean, ordea, eskualde horretako hariztiak eta pagadiak hazten dira.
Hortaz, Ibarreko flora-aberastasuna egiazko altxorra da ibarraren potentzialean baloratzeko, eta huraxe lehengoratzeko aukerei dagokienez.
FLORA EREMUEN AZPIZATIKETA. (Lordaren parametroei jarraiki, 1996).
Agoiztik hilaren 12an abiatu ginen goizean, ibilgu bihurriko Irati ibaiaren bazterretik Ariberantz. Inoren bidaiaren xede nagusia balitz mendiak bisitatzea eta azterlan dasonomikoak egitea, eta irudimenaz jokatzeko aukera balu, eta parada ere paperean moldatzeko herrialde eder-eder haren itxura xarmagarria, atsegin handi-handiz gelditu eta miretsi ditudan edertasunak deskribatzeko ahalegin zailean saiatuko nintzateke! Honatx Irati, bira apetatsuetan lurraren barnean desagertzen dela irudi duena, urrutiago are zalapartatsuago eta emaritsuago agertzeko; hantxe, muino garai bat, eta haren erpinean Osa herritxoa atsedendurik; zuhaitzak nonahi talde irregularretan; gari horailekin ereindako alorrak, haizeak bulkaturik kulunkan, eta guztiak ere loreetan dirdir, haien artean mitxoleta gorria. Baina ez da nire eskuizkribuaren mugetan eta xedeetan sartzen horrelako deskribapenik, eta sekulan ere ez nuke hitz artifiziotsuaren bidez deskribatuko naturak bere ederrean eskainitakoa bezain multzo poetikorik. Behin Aribera iritsita…
Rafael Alvarez Sereix, Mendi ingeniaria. Auritz 1880-VII-16
Hona hemen laburbildurik Lordak zehaztutako flora-eremuak. Erran behar da azterlana Itoizko urtegia bete baino lehen egin zela; beraz, aberastasunaren zati bat galdu da (ikusi mapa):
1.- Urrobi ibaiaren mendi-zintzurra eta Irati ibaiaren goi eta erdiko tartea. (Lordarentzat, 6. eremua).
Pagadi silizikolen ugaritasuna (Saxifrago hirsutae- Fagentum), eta haritz kandugabez osaturiko hariztiak (Quercus petrae), ongi kontserbatuak eta balio biogeografiko handikoak.
(Megaforbio landareen aberastasun handia, belardietan landare hosto handi samurrak dira nagusi, oro har ikusgarriak, Adenostyles alliariae eta Cicerbita plumieri edo belar bedeinkatua (Valeriana pyrenaica) ibai-arroiletan. Urkidi murriztuak, eta kantabriar eiteko txilardi-otadien ordezkaritza ona. Irati, Urrobi eta Erro ibai ibai-sistemen BILi dagokio.
1.- Urrobi ibaiaren mendi-zintzurra eta Irati ibaiaren goi eta erdiko tartea. (Lordarentzat, 6. eremua).
Pagadi silizikolen ugaritasuna (Saxifrago hirsutae- Fagentum), eta haritz kandugabez osaturiko hariztiak (Quercus petrae), ongi kontserbatuak eta balio biogeografiko handikoak.
(Megaforbio landareen aberastasun handia, belardietan landare hosto handi samurrak dira nagusi, oro har ikusgarriak, Adenostyles alliariae eta Cicerbita plumieri edo belar bedeinkatua (Valeriana pyrenaica) ibai-arroiletan. Urkidi murriztuak, eta kantabriar eiteko txilardi-otadien ordezkaritza ona. Irati, Urrobi eta Erro ibai ibai-sistemen BILi dagokio.
2.- Mendiak eta kareharrizko pitoiak: Larrogain, Elke-Pausaran, Juandetxako, Zarikieta mendia, Erremendia, Orlagatu-Aldaxur, Bioleta eta Seseta-Marikalda. (Lorda, 9. eremua).
Mendi kaskoetako harakitz-eremuetan (Elke- Pausaran eta Larrogain), harkaitzetako hainbat flora-espezie daude, eta harkaitzetako hormetan hazten dira: Draba dedeana, Saxifraga losae, Saxifraga cuneata, Erodium petraeum subsp. glandulosum, Alyssum montanum, etab.
3.- Pirinioaurreko Mendi-zintzurrak: Urrobi, Irati, Ugarron, Gorza eta Eska. (Lorda, 11. eremua).
Urrobi ibaiaren bazterretan artadi trinkoz beterik daude (karraska), ongi kontserbatuak, eta tarteka beste espezie batzuk ere bai: zuhandorra, Cornus sanguinea, gogortxua Viburnum tinus eta gartxu hostozabala, Phillyrea latifolia.
4.- Baigura Mendia. (Lorda, 7. eremua).
Baigura mendia ongi kontserbaturiko pagadi silizikolez inguratua dago. Baiguran, gainera, badira haritz kandugabez osaturiko atal batzuk (Quercus petrae), eite handiko haritz ikusgarriak dira.
Zuhaitz-estratuan ohikoa da pagoren bat, eta maiz, zuhaitz txikiak hazten dira, hala nola gorostia eta elorri, eta ezpela ere ugaria da zinez. Zuhaixka-estratuan, badira sasiak, eta ordezkapenezko sasi azidofiloak ere agertzen dira, hala nola txilar arrunta (Calluna vulgaris), oteak (Ulex gallii) edo ahabiak (Vaccinium myrtillus). Belar-estratuan, landare azidofilo batzuk ere sarriak izaten dira, hala nola Deschampsia flexuosa, Hypericum pulchrum edo Teucrium scorodonia.
Belazeetan lilipak hazten dira (Narcissus poeticus) eta erostak (Gentiana lutea). Halaber, eremu batzuetan badira zohikaztegiak.