Paisaia izendatzea. Toponimia
Geografia eta Natura
PAISAIA IZENDATZEA. TOPONIMIA. (Testuak eta hasierako irudiak, Jose Etxegoien).
Zer kolore ederrak; mendi mazeletan iratziak gorrituak, gaztain ondoen mokotsak eta artho buruen kugulustak horituak; ardiak eta behiak gainetako alhapidetatik yautsirik phentziak bethetzen dituzte ttitta xuri eta gorrailez, loriatuak bazka goxoetan, bere xilintxa eta yuare ozenekin. | Que belleza de colores; en las laderas de las montañas los helechos enrojecidos, las castañas al lado de los castaños y las cabezas amarillentas de los maizales; desde los altos prados descienden las ovejas y vacas, llenando los prados de puntos blancos y rojizos, en los sabrosos pastos florecidos, con sus sonoros cencerros |
Manezaundi, idazle luzaidarra. 1932
Toponimia da gure arbasoek beren inguruneaz zuten irudia, antzinako paisaiaren interpretazioa da. Toponimia altxorra da, eta azterlanei esker (Nafarroakoak, batez ere), hein batean ezagutzen dugu.
Gure aldean, geure kultura eta hizkuntza galdu ahala, toki-izen batzuek jatorrizko izena galdu dute, hau da, euskarazko izena, eta gaztelaniazko itzulpena erabiltzen da.
Etimologia bertze kontu bat da, eta arras gai delikatua da, batzuetan ez baitago argi izenen erranahia, izenak hainbat hitzez osatuta baitaude, kontrakzioak gertatzen dira, silabak aldatu… Beraz, ezinezkoa zaigu toki-izen batzuen hasierako erranahia argitzea, eta azterlan eta interpretazio bitxiak egin izan dira, batzuk irrigarriak.
Artzibar berezia da inguruan, duela 40-60 urte jende aunitz joan baitzen hemendik, eta horren ondorioz, paisaia izendatzeko izen ugari galdu dira, bai eta hemengo kulturaren gaineko ezagutza ere.
Erran izan da adineko gizon-emakumea dela galtzeko zorian dagoen entziklopedia; bada, adineko artzibarrak bere baitan gordetzen duen jakintza aunitzez ere handiagoa da.
Bertze kontu bat ahozko historia da. Ortzadar taldeak, Mikel Aranburuk, bereziki, ibarrari buruzko etnografia-ikerlan batzuk egin zituen, baina oraindik ere bada zer ikertu bai etnografian, bai ahozko historian…, eta ongi legoke segida ematea ikerlari horiek egindako lanari.
Ikerlari batzuek bultzatuta, 90eko urteen hasieran, toponimian behintzat lan handia egin zen Nafarroa osoan. Lan batzuk onak dira, eta beste batzuk, ez horrenbeste, une hartan gelditzen ziren tokiko biztanleen arabera. Jendez hustutako bazterretan daude hutsunerik handienak. Baina, lana, oro har, bikaina izan zen.
José María Jimeno Juríok zuzenduta, ikerketa Nafarroa osoan egin zen, eta koordinazioaz Mikel Belasko ikerlaria arduratu zen.
Artzibar-Orotz Beteluko liburukia 1996an argitaratu zen; beraz, informazio emandako gizon-emakume batzuk honez gero hilak egonen dira. Gizon-emakume horien zerrenda osoa ekarri dugu, haien oroitzapenetan, Artzibarko kulturari eta oroimenari egindako ekarpenaren esker onean.
Zerrenda hurrenkera honetan ageri dira: izena / jaioteguna / herri ikertua.
Silvestre Chorraut Orbaiceta, 1916 (Artzi)
Francisco Huarte Aristu, 1924 (Arizkuren) Santiago Videgáin Gil, 1916 (Arrieta // Urrobi) José Antonio Abaurrea Larrea, 1942 (Arrieta // Urrobi) Zenón Urrizalqui Beguiristáin, 1924 (Artozki, Olozi) Simón Ducay Melero, 1923 (Artozki, Olozi) Feliciano Urtasun Villanueva, 1927 (Azparren) Ignacio Iturri Iriarte, 1925 (Azparren) Crescencia Remondegui Bastero, 1926 (Ekiza) Juan Goñi Eugui, 1926 (Espotz) Cesáreo Elizari Uriz, 1921 (Gorraitz) Lucas Cervantes Vizcay, 1923 (Gorraitz) José Pascual Cilveti 1929, (Gorraitz) Salvador García Inda, 1948 (lmizkotz) Ángel García Inda 1953 (Imikotz / Urrobi) Benito Nagore (Imizkotz) |
Salvador Oroz Garde, 1924 (Lakabe)
Ibarra Elía 1928 (Lakabe) Francisco Espinal Aristu, 1919 (Lusarreta) Melchor Cabodevilla Garde, 1932 (Muniain) José Murillo Ituráin, 1915 (Nagore) José María Urrizola Erro, 1926 (Nagore) José María Sanzol Aranguren (Otsa) Tomás Úriz Bidegain, 1966 (Saragueta) Isidro Itoiz Larrea 1933 (Uliberri) Cruz Torrea Mandacen, 1909 (Urdirotz / Urrobi) Juan Torrea Beloqui, 1939 (Urdirotz / Urrobi) Manuel Mina Goñi, 1930 (Uritz / Zandueta) Ignacio Aristu Villanueva, 1914 (Usotz) Carlos Aristu Iriarte, 1954 (Usotz) Pedro Arboniés Echamendi, 1924 (Hiriberri) Francisco ·Oroz Erro, 1941 (Hiriberri) Lorenzo Aranaz García, 1933 (Hiriberri) |
ARTZIBARKO TOPONIMIA.
Hiru modu proposatu ditugu Ibarreko toponimia ezagutzeko.
1.- Liburua. Azterlana Nafarroako Gobernuak argitaratu du, eta katastro-mapetan toki-izenak kokatuta daude. Hona erreferentzia:
Varios autores. 1996. Nafarroako toponimia eta mapagintza. Arce-Oroz Betelu. Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua. Iruñea.
2.- Weba. Interneten badago web bat Nafarroako toponimia guztia bilatzeko. Besteak beste, balio du jakiteko zenbat lekutan dagoen toki-izen bera. Honatx helbidea:
http://toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx?lang=eus&id=161876
Orrialde horretatik, toki-izen bakoitzak Sitnaren webeko mapetan zer kokapen duen ikustera joan daiteke: http://sitna.navarra.es
3.- Orrialde honetako zerrenda. Beste aukera bat da orrialde honetan bertan bilatzea, Ibarreko toki-izen guztiak hurrenkera alfabetikoan bildu eta hainbat taulatan prestatu baititugu.
Hemen ageri den zerrenda aipatu liburuan eta webean daude oinarrituta, eta orain arte egin dugun osoena izan da. Egungo Artzibarko toki-izenak ageri dira. Beraz, ez daude barne Orotz Beteluko, Amokaingo eta Galdurozko toponimoak.
TAULA.
Honatx taularako prestatu den hurrenkera:
– Toponimoak, hurrenkera alfabetikoan. Izena azpimarratua badago, toki-izen hori Nafarroako Toponimiaren webarekin dago lotua.
– Zer herritan dagoen.
– Toki-izenaren aldagaiak, ahozkoak edo idatziak.
– Jasota dagoen agiriaren urtea edo zer urtetan jaso zen ahoz.
– Jendeak nola ahoskatzen duen. Ahozko inkestetan dago oinarritua, eta entzun bezala idazten da, behar diren azentu eta elkarketekin, ortografia-arauei jarraitu gabe. Inkestatuaren fonetika jasotzeko teknikak dira.
Ondoren, Ibar osoko toponimia ageri da, eta gogoratu, zerrenda irekia da, eta denon artean hobetu beharko genuke. Ziur zure herriko izenen bat falta dela.
Erran dezagun, azkenik, nabigatzaileko bilatzailearekin edozein toki-izen aurkituko dugula.
ARTZIBARKO TOPONIMIA. Gure asaben ondarea. TOPONIMIA DEL VALLE DE ARCE. El tesoro de nuestros ancestros |