Artzibarko ibilbideak
Turismo-jarduerak, Geografia eta Natura
EUROVELO 3
Eurovelo 3 Frantziako Akitaniatik sartzen da Orreagarantz Organbideko lepotik, eta handik irtetean bidea errepidearen paraleloan doa, izei gorrien eta pagoen basoen artean.
EuroVelo 3 ibilbidearen Nafarroako lehen atal honek Auritz bezalako herriez gozatzeko aukera ematen du eta bertan Bariko San Nikolas Eliza, XVI. mendetik XVIII. mendera bitarteko etxe ederrak, Udal Hilerria edo Arrobi Zubia, erromatar zubi bezala ere ezagutzen dena, bisita ditzakegu.
EuroVelo 3ren bigarren atalak Nagore eta Iruña lotzen ditu, Nafarroako Erresumako hiriburua.
1. Pirinioetako galtzada erromatarra
26 km-ko galtzada, Artziko Jauregia eta aztarnategia.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/calzada-romana-de-arce-2017-completo-21667068
Bide lineala, ibilbide luzekoa (26 km Artzibarren bertan). Iparraldetik hegoaldera igarotzen du udalerria, eta hainbat etapatan egin daiteke, 2017an berreskuratutako galtzada erromatarra zeharkatuz.
Ibilbidean zehar, aurkitutako miliarioez gain (orain babestuta daude), galtzadari zerbitzu ematen zieten erromatarren garaiko kokalekuak ditugu: Iturissa (Auritz) eta Artzi (Artzibar).
2. Zazpe eta Gurpegi zirkularra
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/zazpe-y-circular-gurpegi-pr28-26728454
Zazpetik abiatzen da bira zirkular polit hau. Ibilbidearen punturik altuenetik Elkeren eta Pausaranen ikuspegi polita dago. Jendez hustutako Gurpegi herrira bisita egin eta bueltatzen da bidea.
3-Txintxurreneako potxa edo arroila – Otsa herri hustua
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/6-arce-potxe-de-txintxurrenea-despoblado-de-osa-16203650
Ibilaldi luze baina sinplea, Itoizko urtegiko talaietako bat ezagutzeko: Txintxurreneko potxa edo arroila. Bidean, Otsa ezagutuko dugu, bailarako jenderik gabeko herri ugarietako bat.
4. Uritz
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/pena-ukua-y-maldandi-desde-uriz-uritz-51078417
Uriztik abiatu eta Espoztik igarotzen den ibilbide zirkularra dugu. Uroa edo Ukua eta Maldandiko gailurrak eginez, Zanduetara jaisten da Uritzera iristeko. Nahiz eta bide gehiena pistatik egiten den, Ukua eta Maldandirainoko igoera xendra eta haitzetatik goiti egiten da. Bi gailurrak egitea aukerakoa da, ibilbidea lasai egin baitaiteke hauek igo gabe ere.
5. Ospitaleko Zaldunen ibilbidea (Nagore)
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/5-pr-na27-caballeros-hospitalarios-nagore-16203462
PR-NA27 gisa balizatutako tracka, Nagore eta Lutxandi eta Zaziaingo gailurren artean. Nagoreko urtegiko isats batetik hasten da igoera, Sagarmin errekatik, herrigunetik kilometro batera, hain zuzen.
6. Ibilaldia Nagoreko urtegian barna
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/navarra-embalse-de-nagore-nagore-74900744
Ibilbide zirkular lasaia, haurrekin batera egiteko egokia. Itoizko urtegiaren iparraldeko isatsean hasten da, Nagoreko presa berriak inguratuta.
7. Gorraitz – Elke-Pausaran-Gorraitz
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gorraiz-elke-pausaran-gorraiz-29653170
Gorraiztik Artziko bi gailurretara igoera: Elke eta Pausaran. Lehenik eta behin, Elkeko gailurra, jaitsiera eta Pausaranera igotzeko aldapa handia. Atzeko aldetik lepora jaitsi eta handik Gorraitzeraino ibili. Zailtasunik handiena Pausarango malda handia da. Ikuspegi ederrak tontorretatik.
8. Jaun Done Xakue, Imizkoztik
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/jaun-done-jakue-desde-imizkotz-22-06-2018-26133166
Abiapuntua Imizkotz dugu, eta gutxi bisitatutako Otsa mendilerroko gailurrera. Desnibel txikiko igoera motza dauka, eta gailur belartsu, zabal eta irekitik ibar osoaren ikuspegi zoragarriak daude.
9. Saragueta-Urdirotz-Saragueta
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/saragueta-urdiroz-saragueta-78157218
Bi herrien arteko ibilbide zirkular polita dugu. Urrobi ibaira jaisten da, ibilaldia are atseginagoa eginez. Puntu horretan, aitzinako zubi eraitsiaren egituraren hondarrak ikusiko ditugu, aurrerago, Urdirotz herrira iristeko.
10. Saragueta- Larrogain-Saragueta
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/2-pr-saragueta-larrogain-circular-balizado-16183844
Itzulera zirkularra, Saraguetatik abiatu eta Larrogain tontorrera igotzeko. Joanean, Urdirotzera bidean, Saraguetako bide zaharrak igarotzen ditu, eta jaitsieran, Aintzioakoak.
11. Lusarreta-Lezestali lezea-Lusarreta
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lusarreta-lezestali-lusarreta-78071601
Ibilbide zirkular leuna, Lusarreta herritik abiatzen dena Lezestali lezerantz. Ibilbidea San Paul lepotik igarotzen da, eta handik kobazulorako sahiesbideraino Erromatar galtzadarekin egiten du bat. Itzulera Aurizberri eta Lusarreta lotzen dituen errepide zaharretik egiten da.
12. Hiriberri-Lerdengibel- Arrieta
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/603-villanueva-arce-circular-lerdengibel-arrieta-14930143
Ibilbide zirkularra Hiriberri-Artzibar herritik Lerdengibel mendiaren tontorrera, Arrietatik itzulita. Bidean historiaurreko tumulu batzuk ikus daitezke.
13. Hiriberri-Arrieta-Hiriberri. Pottoken ibilbidea
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/sendero-de-las-pottokas-78427395
Bi herriak zeharkatzen dituen ibilbide zirkularra, haurrekin egiteko oso erraza.
14. Jaun Done Xakue edo Juandexako Arrietatik
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/jaun-done-xakue-o-juandexako-desde-arrieta-36515488
Jaun Done Xakue (izendegi ofizialaren arabera) gailurrerako igoera erosoa, ibarreko biztanleek Juandexako gisa ezagutzen dutena. Igoeraren zatirik handiena pistetan barna egiten da, azken tarteraino. Oso ikuspegi polita dago tontorretik, Pirinioetarantz batez ere.
15. Iruerreka ur-jauzia
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/irurrekaeta-artzibar-78031834
Ibilaldi lasaia Iruerrekako ur-jauzia bisitatzeko. Ibilbide erraza da, eta Iruerrekako amildegiaren paraleloan dagoen pagadi trinko batetik igarotzen da uneoro. Ezin hobea da haurrekin egiteko.
16. Baigura eta Azparrengo elorri apartekoa (Artzibar)
Ikuspegi ikusgarriak Areta mendilerroko mendirik garaienetik. Nolabaiteko desnibela duen mendi bidea da, zailtasun handirik gabea gailurreko harrien tartean izan ezik, izan ere, tarte hau bereziki lerrakorra baita euria, elurra edo hezetasunaren ondorioz. Bidean Azparrengo elorria aurkituko dugu, zuahitz apartekoa eta Nafarroako Natur Monumentu izendatua.