Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Artzibarko Udal Plan Estrategikoa 2023-2027

Proceso participativo, Berriak

Artzibarko Udaletik urteak daramatzagu ibarraren tokiko garapen jasangarriaren alde lanean. Hainbat proiektu abiarazi ditugu eremu honetako bizitza kultural eta soziala suspertu eta ezagutzera emateko, bertako herritarren aldetiko parte hartze handiagoa lortzeko modu desberdinak probatuz.

Azken urteotan, ibarra suspertzeko estrategia bat herritarrekin eta eremuko beste eragile batzuekin batera prestatzeko beharra antzeman dugu. Ezinbestekotzat jotzen dugu herritarrek tokiko garapenerako estrategia horren diseinuan, eraikuntzan eta praktikara eramatean parte har dezaten, prozesua koherenteagoa, jasangarriagoa eta aplikagarriagoa izan dadin.

2020. urtean lehenengo urratsak eman genituen Artzibarko herritarrak lurraldeko etorkizunean eta politika publikoetan inplikatzea lortzeko, eta Plan Estrategikoa prestatzeko prozesuaren lehen diseinua egin zen. Diseinua herritarren partaidetzarekin garatu zen 2020ko irailetik azarora bitartean, zenbait deialdi irekiren bidez.

2021eko maiatzaz geroztik, Artzibarko errealitatearen partaidetzako analisi bat egin dugu. Lurraldeko herritarrek eta eragileek elkarrekin hausnartu dute, ibar sentimendua, gure nortasuna eta tokiko memoria indartze aldera. Halaber, udalerria gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntutik garatu eta suspertzeko estrategia berriak bilatu dituzte. Lan kolektibo horren emaitza Artzibar 2021 diagnostikoa izan zen.

2022. urtean zehar, urrats berriak eman ditugu Udal Plan Estrategiko hau denon artean prestatu eta garatzeko, gure ibarreko behar eta erronkei erantzun kolektiboa emateko helburuarekin.

Descargar (PDF, 8.35MB)

volver arriba