Site icon Valle de Arce – Artzibar

Adasa (Adaxa, Adaja)

Adasatik 130703 02

Adasan ez da etxerik gelditzen eta Oroztik Arrietara zihoan bidearen ondoan zegoen, Errazugaina mendiaren hegoaldeko magalean, gutxi gora behera 1.040 metroko altueran. Gaur egungo bideak jarraituta 4 kilometrora dago Oroztik eta Arrietatik. Adasako lurrak aziendaren bazkaleku izan dira. Herri txikia zen eta XV. mendearen hasieratik husturik zegoen. 1366an hiru etxe zeuden. Inguruan megalitoak ikus daitezke.

Erregearena zen eta XV. mendean Orreagako Kolegiatari eman zion; XIX. mendean Orotz-Beteluko herriak erosi zuen.

Exit mobile version