Amokain
Zenbait idazkitan jaurerri bezala deitua izan da, bazeukan jauregia, borda bat eta eliza. Inguru maldatsuan dago, 700 metroko altueran, baratze eta pentze izandako lurrez inguratua, bai eta pinudiez ere. Eguesibarko Ibirikutik igo daiteke, Etxalatz zeharkatu eta ondoren Eliatik har daiteke Amokaineraino daraman bidea. Hortik Galdurotzera joan daiteke, 2,6 kilometrora, hura ere Artzibarkoa izandako herrixka.
Artzibarkoa izan zen XIX. mendea arte eta hortik aitzina Eguesibarren dago.
Biztanleei dagokienez 8 pertsona zituen 1785ean eta 11 1950ean; 50eko hamarkadan biztanlerik gabe gelditu zen.
ARTEA.
Amokaingo Amaren eliza.
Eliza txikia zen, baseliza zirudien, eta gelditzen diren hondakinen artean ezkila-horma ikus daiteke. Ataria puntu erdikoa zen. Zaharberritu zuten baina harriak desagertu dira.
Gelditzen diren hondakinen artean pareta sendoak zituela ikus daiteke; ataria puntu erdikoa zen eta leihoak harlanduzkoak. Alde batean dorrearen paretak ikus daitezke.