Site icon Valle de Arce – Artzibar

Artzi

Artzi jaurerri bat da eta ibarrari ematen dio izena. Urrobi ibaiaren ezkerraldean dago, Zandueta eta Nagore artean, gutxi gora behera 595 metroko altueran.

Jauregia U itxura hartzen duten zenbait eraikinez dago osatua, eta elizatik hurbil beste eraikin baten hondakinak daude, 1970ko dokumentu baten arabera Donetxea deitua.

Biztanle kopururik altuena 1858-1887an izan zuen, 41. 1960an 7 pertsona bizi ziren Artzin, eta, hamar urte beranduago, hutsik zegoen.

Artziko saihesbide berriaren azpian, jaurerriko lurretan, Juan Mari Martinez Txoperenak egindako ikerketei eta Aranzadik 2012an egindako zundaketei esker, erromatarren garaiko herrixka baten hondakinak aurkitu dira, egingo diren ikerkuntzen bidez konfirmatu behar badira ere.

Santa Maria eliza. 

XII. mendeko eraikina. Oinplano laukizuzena dauka, hiru zatitan banatua, eta burua zirkulu erdiko itxurakoa. Dorrea xumea da eta baditu ezkilentzako bi leiho. Leihoak txikiak eta estuak dira, burualdekoak nabarmentzen dira, puntu erdikoak eta zutabe zein kapitelak dituzte kanpo aldean.

Atari landua eta ederki zizelkatutako harburuak nabarmentzen dira.

artzi 130510 32 pan

Exit mobile version