Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Arizkuren

Ekiza’n eguzkia ateratzen da, Arizkuren’en illargia, Uli goikoan izarrak eta Azparre’en aberastasuna”.
“Azparren paraisoa, Ekiza bigarren zerua, Uli goikoa purgatoria ta Arizkuren inpernua”

Latxagak bildutako esaerak (1976)

Arizkuren 780 metroko altueran dago, gaur egun pinudiz inguratua. Inguruan baditu herri txiki edo baserri batzuk, jenderik gabe geratu zirenak eta horietako batzuk gaur egun berreskuratzen ari dira: Ekiza, Arangozki, Artanga, Uliberri eta Olozi.

Su edo etxeei dagokienez bi zituen 1514an, bost 1553an eta hiru 1819an. Biztanle kopururik altuena 1786an izan zuen, 30 pertsona, 24 1858an, eta, hortik aitzina, kopurua jaitsiz joan zen, 50ko hamarkadan hutsik gelditu arte. 1990ko hamarkadaren bukaeratik aitzina jendea bertan bizi da eta hara joateko lurrezko pista hartu behar da.

Bideak txarrak baldin baziren ere, hurbiletik Aezkoa-Milagro altxonbidea pasatzen da eta hori garrantzizkoa izan da herriarentzako.

1970. Latxagaren kronika. Interesgarria da Latxaga apaiz ikertzaileak 1970an egin zuen bisitaren ondoren idatzitakoa, 1976an argitaratua; bisita Azparrengo Benito Urtasun apaizarekin batera egin zuen. Uliberritik iristeko izandako zailtasunak deskribatzen ditu. Arizkurenera iristean herri utzia aurkitu zuen. Eremua, Olozi-Uliberri-Arizkuren, baso itxian bihurtuko dela dio.

Arizkuren 08ARIZKUREN gure aurrean usturik, illa, Araxamendi mendi magalean. Etxe danak ia lurrean. Etzan nolanaiko erria. Elizaren aurrean illerria sasiak dana artua. Eliza erromanikoa, arri landuzkoa, ategainean krismoia. Sarreran sasi zuztar lodia. Bidea garbitzen naiko lan, eskuak eta soña urratu genitun, larrutu zitzaigun azala. Eliza barrenean zola altxatua ezurrak bazterretan. Bataio Pontea erromanikoa autsia, urbedeinkatuen ontzia lurrean. Ura zan erri baten eriotzaren itxura txarra. Elizaren ondotik goruntz etxe batzuen artetik igo giñan. Bi alderdietan ziran etxeen aurreak zutik zeuden; arrilandazkoak jauregin antzekoak, sarrera zabalekin. Azkeneko sendiaren burua, tratantea omen eta edan egiten nunbait, zerbait gaizki atera zitzaiola ta anka. Diputazioak erosi du erria ta zugaitzat aldatu ditu. Emendik urte batzuetara, Ulozi, Uli ta Arizkuren’go baztar ontan baso galanta azi ondorean lur basati beldurgarria biurtuko da. Emengo mendien beste aldean Urraul goikoa ibarra gelditzen zaigu. Erretorak dionez, emengo errixka auen antzera, an ere usturik daude ta ikaragarrizko basamortua izango da emengo basoak Urraulkoakin bat egiten dula. Izan leike emen egotea Naparroak daukan basamorturik aundiena ta basatiena. Ala diote inguruetako gizasemeak.

Gaur egun Nafarroako Baso Ondarea da, 245 ha. hartuz.

90ko hamarkadaren bukaeratik jendea bizi da, eta azkeneko urteetan 20 eta 13 arteko biztanle izan ditu.

Arizkuren 07

Eliza gaur egun. (2013)

ARTEA.

Done Petriren eliza. Hondakinak besterik ez dira gelditzen. Oinplano laukizuzena dauka. Kanoi ganga zeukan. Ataria puntu erdikoa da, dorrea karratua eta bi leiho zituen ezkilentzako.

Gurutzea. Arizkuren eta Uliberri artean badago Arizkurengo Gurutzea izeneko leku bat, eta dirudienez bertan bide-gurutzea egon zitekeen.

volver arriba