Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Asnotz

Ez da etxerik zutik gelditzen eta izen bereko mendiaren magalean zegoen, 795 metroko altueran, Nagoretik ipar-mendebaldera, bi kilometrora (Errepideko zubi berritik hartuta ordu erdiko igoera dago). Jaurerria zen eta maizterrak egon ziren mendeetan zehar; 1886an etxe nagusia erre egin zen eta jenderik gabe gelditu zen, berriko konpondu zuten arte.

Oso biztanle gutxi izan zituen beti. 1366an bi su edo etxe zeuden eta 3 1819an. Biztanle kopururik altuena 1860an izan zuen, 32, eta 1886an 18. 1940ko hamarkadan bederatzi pertsona zeuden erroldaturik Gaur egun husturik dago.

San Joan Bataiatzailearen eliza.

NOK 46 asnotzHondakinak besterik ez dira gelditzen. Oinplano laukizuzena zeukan eta ataria puntu erdiko arkua zeukan, eta dobela erradialak. Bi gezileiho txiki zituen, leiho gisa erabiliak.
Juan Mari Martinez Txoperenak egindako azkeneko ikerketen arabera, Asnotzen ondoan historiaurreko hondakinak aurkitu dira.

 

volver arriba