Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Azparren

azparren 1308 06

Ibar txiki batean dago, 800 metroko altueran. Hara joateko errepidea Oroztik ateratzen da eta Orotz Artzibartik banandu zenetik, 1841ean, ibarreko bazter batean gelditu zen. Urtegia dela eta, Orotzen berriki egin diren lanen ondorioz, zubi berria egin da Azparrengo errepidera iristeko.

Herriko plazan iturri bat dago, errota zaharreko harriez egina, eta elizaren inguruan hilarri batzuk daude. Hortaz gain, pilotaleku estalia dauka.

Su edo etxeei dagokienez, bost zeuden 1366an eta zazpi 1819an, eta biztanle kopururik altuena 1858an izan zuen, 114; hortik aitzina kopurua jaitsiz joan zen, 105 zituen 1930ean eta 32 1970an. 2012an 25 pertsona zeuden erroldaturik, horietako batzuk Artozkikoak, herria desagertu eta Azparrenen erroldatu baitziren.

Martin Deuna eliza.

azparren 1308 05XIII. mendekoa da baina aldaketa handia izan zuen XVI. mendean. Azkeneko aldaketa garrantzizkoenak 1965ean egin ziren. Oinplano laukizuzena dauka, lau zatitan banatua, XVI. mendeko gurutze-ganga mantentzen du. Barnealdean antzinako burdin sarea dago. Ataria puntu erdikoa da eta ataripe txikia dauka. Bataiarria XIII. mendekoa da.

 

Errota eta zentral elektrikoa.

Azparrenen errota eta zentral elektriko txikia zeuden, azkeneko hau berriki aterpean bihurtu da.

volver arriba