Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Galdurotz (Egun Lizoainibar-Arriasgoiti)

galdurotz 257

Lakarri mendiko hego-ekialdeko magalean dago, gaur egun ez da inor bizi eta Arriasgoitiko bailarakoa da.  795 metroko altueran dago eta Zuntzarrendik ateratzen den pista batetik joan behar da.

1366an bost etxe zeuden. Biztanle kopururik altuena 1887an izan zuen, 67 biztanle. 1960an 21 pertsona zeuden erroldatuak eta badirudi 1964an husturik gelditu zela.

Done Jakue eliza.

NOK 36 galdurotzErromaniko berantiar estilokoa, Xii. mendekoa, berrikuntzak egin zitzaizkion XVI eta XVII. mendeetan. Oinplano laukizuzena dauka, hiru zatitan banatua; atariko arkua zorrotza da, bi aldetara bi zutabe ditu eta kapitelak molduraz apainduak. Dorreak puntu erdiko bi leiho ditu eta lehen ezkila bana zuten.

Gaur egun gelditzen diren etxeen artean elizaren ondoan dagona nabarmentzen da, harrizko ataria dauka, puntu erdikoa.

Elizaren barnean erretaula bat zegoen, 1614an aipatua, Miguel de Espinal eskultore famatuak egina. Elizbarrutiko museoan badago herri honetako Ama birjina eta haurraren irudi erromanikoa, XIII. mendekoa, baina egoera txarrean dago.

 

volver arriba