Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Gurpegi

Bizkar txiki batean dago, 705 metroko altueran. Izen bereko errekak sortu duen ibartxoan dago, Urrobi eta Erro ibaien artean. Itoizko urtegia egin zenetik sarbidea errazagoa dauka, beti ere lurrezko bideetan barna. Eraikinen artean jauregia nabarmentzen da, eraikin handia, atari xumea dauka eta zurezko balkoi bat alde batean. Beste eraikin batzuen hondakinen artean elizarenak daude, azkeneko 20 urteetan teilatua zutik mantentzen zuten arkuak galdu ditu. Demografiari dagokionez hiru su edo etxe zituen 1366an eta bost 1646an. Eta biztanle kopururik altuena 1786an izan zuen, 34, 1858an 33, eta hortik aitzina jaitsiz joan zen, 1920an 25 zituen eta 1960an bakarra. Gaur egun bertan ez da inor bizi.

gurpegi 130309 13

volver arriba