Irizar, (Irisar, “Iriberri”)
Irizar izena 1880ko katastroko plano batean agertzen da, bizileku zahar bat izango balitz bezala. Horretaz mintzatzen den ikertzaile bakarra Urtasun izan da, eta bere ustez 1428ko dokumentu batean aipatzen den “Iriberri” izan daiteke, baino ez Arrietaren ondoan dagoen Hiriberri. Berak dio beharbada hustu zenean Irizar izena hartuko zuela, husturik ez zegoen beste Hiriberritaz desberdintzeko, baino hori ere ez dago frogatua.