Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Lusarreta

lusarreta 130126 49

Ibarreko iparralderago dagoen herria da, Hiriberrirekin batera, eta 835 metroko altueran dago.

Nahiko ongi komunikaturik zegoen, Urrobitik Auritz-Orreagara joaten zen bidea herritik oso hurbil pasatzen zelako, baina bide hori desagertuz joan zen errepide berria egin zutenean, Urrobi ibaiaren parean, 1989an. Bazegoen bigarren bidea, San Paul lepotik Esnotzera zeramana, handik Erroibar eta Esteribar barna sartuz; bide hori oso erabilia izan zen, XIX. mendean behintzat.

Meatzeak izan zituen baina ez dago argi noiztik hasi ziren horiek ustiatzen, batzuk berriki aurkitutako galtzada erromatarraren ondoan daudelako.

1366an sei su edo etxe zituen eta kopururik altuena 1553an izan zuen, zazpi etxe edukiz. Biztanle kopuruari dagokionez 56 izan zituen 1858an eta 55 1900ean; hortik aitzina kopuruak behera egin zuen eta 1950ean 47 bazituen ere, 1970ean 20ra jaitsi zen; gaur egun zortzi pertsona daude erroldatuak.

Done Eztebe eliza.

NOK 20 lusarreta1200ean, gutxi gora behera, eraiki zutela uste da, eta ondoren, XVI. mendean kapera eta XVII. mendean sakristia erantsi zitzaizkion. Nabeak hiru atal desberdin ditu, burualdea zuzena da eta atzean sakristia dauka. Bi aldetara kaperak ditu, eta gurutze formako itxura ematen diote. Estalkia kanoi-gangako itxura dauka, parpain-arkuz sendotua. Koroa xumea da, zurezkoa, haren soliboetan eskuz egindako eskulturak ikus daitezke, XVII. mendearen ingurukoak. Erretaula nagusia XVII-XVIII. mendekoa da eta bazegoen XVI. mendeko zurezko kopoi bat.

lusarreta 130126 43 pan

San Paul baseliza (Esnotz, Erroibar).

Izen bereko lepoan zegoen, Esnozko mugaren ondoan (Erroibar). Gaur egun hondakin batzuk geratzen dira. Lepoaren eta hondakinen artean badago historiaurreko tumulu bat. (J.M.M.Txoperenaren informazioa).

Gardoreneko garaia.

lusarreta 130126 12Gardoreneko garaia ibarrean gelditzen den bakarra da. Fermin Leizaola etnografoak aurkitu eta sailkatu zuen 1973an. Hasierako egitura oso aldatua zegoenez, zaharberritu zutenean berreskuratu zuten. Garaia ederra da eta harrizko arkuen gainean dago, badirudi Erdi Arokoa dela, baina ataria XVI. mendekoa da. Atariak arku karpanela dauka, beheko aldean bolak ditu eta goiko aldean armarria, gurutzea eta sei puntako izarra barne. Ekai eta Iratxetako garaien antzekoa da.
1993an Kultur Intereseko Ondasun deklaratu zuten.

Hilarriak.

Azkeneko urteetan sailkaturik gabe dauden hilarriak aurkitu dira.

 


1880 inguruan. Diligentzian.
Larreko ikerlari eta mediku auriztarrak egunkari batean kontatzen zuen nola joan behar izan zuten Iruñetik Auritzera Gabonak pasatzera, elurra zegoela, San Paul eta Lusarreta lepotik pasatuz. Bide horrek garai horretan zuen garrantziaren seinalea da. 1931ean idatzi bazuen ere, 1880an kokatu zuen gertakaria.: “(Gabonak). […] Baño elurra gero ta geiago, zaldieri ferretan koskoak egiten eta ezin urrats andirik egin. Amekak: gaberdiko mezaren bigarren ezkil-deia jadanik joa eta gu orañik San Polen (Erroibar ta Artzibar arteko mendigorenetarik). Astiro-astiro, baño beti aitzinatuz gure gogoak arintzen asi ziren orduko, maldaren zati latzena iragana ginuelarik. Gañeko zelaian aldiz, elur gehiago eta ezin zaluiago ibili”.

volver arriba