Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

HERRI GEHIAGO?

Artzibarren jendea bizi izan den beste toki batzuen erreferentziak aurkitu dira, beharbada herrixka sakabanatuak izan zitezkeen? Datu gutxi daude, hona hemen:

TXIPUA-TXIGUA, CHIPUA.

Artzokiko ibarrari buruz aurkitu diren erreferentzien artean 1268ko herrien zerrendan agertzen da: “Artozqui, Arizcuren, Huli, Yriverri, Chipua, Sarrassu, Horay, Azpparren, Orotz, Oçotz, Munyain, y Hurdaci”.

Gaur egungo toponimian zerikusia izan dezakeen izen bakarra aurkitu dugu, Txigua, Orotz-Betelun, Irati ibaiaren bazterrean, desagertutako errota zaharraren inguruan, zentral hidroelektrikoaren ondoan.

SAN MARTIZAR.

Leireko Monastegiaren herri hustu gisa aipatua 1534an, eta 1800an “San Juan El Viejo” gisa, bere lurrak Orbaizkoek erabiltzen zutela aipatzen da.

Lopez Sellesek proposatu du Done Martiren baselizarekin zerikusia izan dezakeela; baseliza hori Oroztik Arrietara doan bidean kokatzen du, Oroztik ordu erdira.

Adasako eliza Done Marti deitzen zen eta badirudi urteetan zehar baseliza gisa erabili zela, eta beharbada, nahasketa sortu da, Lopez Sellesek emandako informazioak Adasako datuekin gutxi gora behera bat egiten baitu.

VIDATI.

Erreferentzia bakarra dago, beharbada kokapen edo transkripzio akatsa izan daiteke, edo agian ez zegoen ibarrean.

Carlos II nafar erregeak 45 liberako ordainketa jaso zuen hainbat herritatik bere bizilagunek gerlara joan behar ez izateko. Herri horiek Artzibarkoak dira eta aipatzen duten horietako baten kokapena ez dago argi, “Vidati”.

volver arriba