Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Muniain Artzibar

1985 muniain web

Herri txikia zen, 565 metroko altueran kokatua, Artozkitik ipar-mendebaldera, Artozkiko zentral hidroelektrikoaren eta herriaren artean.

Hasiera batean ez zegoen garbi ur pean geldituko zen edo ez, baina azkenean bota zuten 2003an.

Muniain izena duten herri gehiago dagoenez, zaila da informazioa lortzea.

Santa Zezilia eliza.

NOK 86 muniainErdi Arokoa, 2003an bota zutenean, ataria eta bataiarria geratzen ziren; bataiarria XIII. mendekoa zen. Elizak oinplano laukizuzena zeukan, eta hari erantsita, sakristia. Ezkildorreak puntu erdiko leihoak zituen.

Dirudienez, 1989rako ez zen ezta irudi bat ere gelditzen, XVIII. mendeko erretaula barrokoaren hondakin batzuk baizik.

Puntu erdiko ataria Nagoreko etxe batean jarri zuten, herrian ondasunak zituen familia baten etxean.

 

volver arriba