Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Nagore

nagore 130507 22 pan

Gaur egun ibarreko burua da eta bertan udaletxea eta gizarte eta kultur zentroa daude.

600 metroko altueran dago eta Itoizko urtegiak erabat aldatu du haren egitura, behitiko aldea ur pean gelditu baita. Goitiko aldean eliza eta antzinako etxe batzuk daude; etxe berri zenbaitetan atari zaharrak jarri dira eta urtegiaren bazterrean pasealekua dago.

nagore 130725 10nagore 130519 17

Nagoren bazegoen errota eta pilategia, eta diotenez, Erdi Aroan Nafarroan txanponak egin ziren leku bat ere.

Herritik hurbil baseliza zegoen , baina errepide berria egin zutenean bota zuten.

Betidanik biztanle kopururik altuena zuen herria izan da. 1366an hamabi etxe edo su izan zuen eta 1819an 39. Biztanle kopuruari dagokionez, altuena 1858an izan zuen, 219 pertsona, eta hortik aitzina behera egin zuen kopuruak, 1959-70eko hamarkadetan 124tik 37ra pasatuz. 2012an 45 pertsona zeuden erroldatuak.

San Julian eliza.

nagore 130725 11

Eraikina erromanikoaren garaikoa da, XII. mendekoa.  Nabeak hiru atal ditu eta buruak bi. Sabaian parpain-arkuak ditu. Burualdearen bi aldeetan bi gela ditu. Dorrea lauki formakoa da eta baditu ezkilentzako leihoak.

Sarrerako ataria puntu erdiko arkua dauka eta ez du apaingarririk. Koroaren azpian gurutze barrokoa dago, XVII. mendekoa, eta nabean beste bat gotikoa, XIV. mendekoa. Pintura originalak mantentzen dira. Elizburuan badago burdinezko hesia, kleroa eta herria bereizteko jarri ohi zena. Kalitatezkoa da, XVI. mendekoa. Elizaren buruan ama birjina eserita eta haurraren irudia dago, dirudienez XIII. mendekoa. Bataiarria eta erretaula nabarmentzen dira.

 

 

volver arriba