Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Olorizgoiti

olorizgoiti 03w pan

Oloriz izena duten bi herriak aspalditik gelditu ziren biztanlerik gabe. Olorizbeiti husturik zegoen 1366an, eta Olorizgoitin bi etxe edo su zeuden, baina hortik aitzina ez dago bizilagunen inguruko daturik.

Gurpegi ibaiaren ibartxoan dago, eta husturik gelditu zenez eta Zazpetik hurbil zegoenez, Zazpeko bizilagunek eta Nagorekoek hango lurrak erabili zituzten.

Gutxi gora behera 665 metrora dago, Mendixka baten gainean, eta horrek defendatzeko eta Gurpegiko bailaratxoa kontrolatzeko aukera ematen zionez, baliteke oso antzinatik jendea egotea bertan.

olorizgoiti 051800ean bazegoen etxe bat, baina ez zen inor bizi, eta Zazpekoek eta Nagorekoek bertako lurrak erabiltzen jarraitzen zuten.
Gaur egun Nafarroako baso ondarea da, 16 ha ditu eta larizio pinua da nagusitu den zuhaitza.

 

volver arriba