Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Olorizbeiti

Izenak dioen bezala Olorizgoiti baino hegoalderago zegoen. Non zegoen argi ez dagoenez, hondakin batzuk dauden tokian kokatu dugu, Zazpetik iparraldera, 645 metroko altueran.

Haren inguruan aurkitutako informazioa Olorizgoitikoaren antzekoa da, hortaz, horren gaineko informazioa ere irakurtzea gomendatzen dugu.

Husturik zegoen 1366an. 1534an esaten da Nagorekoek Olorizgoitiko lurrak erabiltzen zituztela, eta Erregearen ondasun zirela. Olorizgoitiko lurrak Orreagakoak ziren eta Nagore eta Zazpeko bizilagunek alokatuak zituzten.

1989an, GENen (Nafarroako Entziklopedia Nagusia) esaten da Nafarroako Baso Ondarea dela eta larizio pinuz landatutako 34 ha. dituela.

katastro gurpegi 2 oloritz 10

volver arriba