Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Otsa

otsa 130507 36 pan

755 metroko altueran dago eta gaur egun herri hustua da. Betidanik txikia izan da, Orbaitz eta Itoitzen gaineko aldean kokatua, Artzibar eta Longidako ibarren arteko mugan. Ibilgailuz joateko Lakabeko tunelaren ondoan dagoen pista hartu behar da.1366an lau su edo etxe zituen, bost XVI. mendean eta hiru 1819an. Biztanleei dagokienez gehienezko kopurua 1858an izan zuen, 30,1950ean 21 eta 1970ean 2; ibarreko gainontzeko herrietan bezala 50-70eko hamarkadetan jaitsierarik nabarmenena eman zen. Egungo erroldan baten bat baldin badago ere, ezin da gelditzen diren etxeetan bizi.

NOK 58 otsa

San Roman eliza. Monumentuen katalogoa publikatu zenerako, 1989an, eliza eroria zegoen eta teilaturik gabe, paretak besterik ez ziren gelditzen, eta gauza bera gertatzen zen etxeekin eta jauregiarekin. Elizak nabea eta dorrea zeukan. Ataria puntu erdikoa zen. Nafarroako Entziklopediaren arabera, elizan margotutako taula batzuk zeuden, beharbada Nagoreko erretaularekin zerikusia zutenak. Elizbarrutiko museoan ama birjinaren taila erromanikoa dago.

Ermitazar. Lopez Sellesek dio izen hori ikerketa batean agertzen den toponimoa dela eta 1892ko dokumentu batean, behintzat, agertzen dela; “La Cruz” eta “Gurucepea” toponimoak ere bildu dira, azkenekoa 1892ko dokumentu batetik aterata.

Jauregia. Haren hondakinak ikus daitezke, eta, zenbait xehetasunengatik, aberatsa zela antzematen da. Ez da jauregiari buruzko ikerketarik argitaratu.

otsa 130507 37

Errota Otsako errota urtegiaren pean dago. Garciak (1998) egin zuen deskribapenaren arabera, Irati ibaiaren ertzean zegoen, “Gaztelu” babesgune naturaleko arroilen hasieran. Badaude harekin zerikusia duten toponimoak: “El Molino”, “Errotagibela”, “Errotaondoa” eta “Camino del Molino”. Izendegian aipatzen da errota bazegoela eta bertan jendea bizi zela denboraldi batzuetan.

 

volver arriba