Urdazi
Urdazi da daturik gutxien aurkitu dugun herria. Haren kokapena zehaztu gabe dago, badakigu Azparren eta Artozki artean zegoela, ziur aski Ekizako bidean. Gaur egun Azparrenen badago zerikusia duen toponimo bat: Urdazbidea. Urrunago, baina zerikusia izan ahal duen beste toponimo bat, Artzin dago, Urdazkain. Dokumentu zaharretan Urdazbidea, (1892) agertzen da eta Artozkin “Urdacaldea” (1914). Orotzen Urdabide y Urdarrizde aipatzen dira 1914an. Idoatek (1967) zioen Oroztik hurbil bazegoela Urdarain izeneko tokia.
Elizaren izena badakigu, Done Petri, Goñi Gatanbide ikertzaileak (1962) berreskuratu zuen dokumentu batean agertzen baizen.
Nafarroako erreinuko suen liburuan, 1366an, hustua zegoela aipatzen da.