Urdirotz
Urdirozko errepidea duela gutxi asfaltatu zuten, 2012an. 745 metroko altueran dago. Edertasun handiko paisaiaz inguraturik, mendiek zirku ikusgarria osatzen dute.
1366an bost su edo etxe zituen eta 1819an hiru. Demografikoki biztanle kopururik altuena 1900an izan zuen, 58 pertsona; kopurua jaitsiz joan zen eta 1950-70ko hamarkadetan 39tik 10era pasatu zen, eta 1980an ez zegoen inor erroldaturik. Gaur egun zazpi pertsona daude erroldatuak.
Urdiroztik Larrogain eta Aintzioako Arkaitzetara igotzeko aukera dago, nahiz eta Saragueta edo Esnoztik ere joan ahal den. Espoztik biderik errazena izan zitekeen, baina landaretzak bidea itxi egin du.