Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pueblos

Uritz

Uritz, años 80. Dibujo de Julio Caro Baroja, de su libro la casa Navarra, pintado por ordenador.

Erdi Aroko egitura mantentzen duen herri ederra da. Hiru dorre ditu, elizakoa eta bi jauregietakoak, horietako bat gaur egun hotelean bihurtua. Karrika nagusiko etxeetan atari ederrak ikus daitezke, arku zorrotzekoak, gotikoak, baita leiho bikiak eta armarriak ere. 625 metroko altueran dago. 17 etxe zituen 1366an eta 16 1819an. Demografikoki biztanle gehien 1858an izan zuen, 169, eta hortik aitzina kopurua jaitsiz joan zen, 1950etik 1980ra jaitsierarik nabarmenena gertatuz, 121 biztanletik 25era pasatu baizen, eta azkeneko urteetan kopuru horri eutsi dio (20 biztanle 2012an).

uritz 130615 22 pan

ARTEA.

NOK 08 uritzDone Saturdi eliza. Herriko goiko aldean dago, XII. mendekoa da eta hainbat aldaketa egin zaizkio, batez ere XVI. mendean. Oinplano angeluzuzena dauka, bi atal desberdinez osatua, eta burualde laua. Zurezko koroak kanoi-ganga formako estalkia du; gainontzeko estalkia gurutze-ganga sinplea da. Haren oinetan Erdi Aroko dorre bat dago, beharbada ibarreko handiena. Elizan badago haurra besoetan duen Ama Birjinaren taila, XIII. mendekoa, eta XVII. mendeko Blas Deunaren erlikia-ontzia, zur polikromatuzkoa.

Herrian bazeuden errota eta baseliza, gaur egun desagertuak.

 

 

volver arriba