Urrobi
Herri hustua, errepidearen ondoan zegoen, “Esqueleto” izeneko zubitik eta Imizkozko igoeratik hurbil. 680 metroko altueran dago eta 1366rako hutsik zegoen.
Mehatzariek eta kamineroek erabili izan zuten, eta badirudi Katea, ordaintokia, toki horretan zegoela XIX. mendean. Datuak inguruko herrietako datuen artean galtzen dira, dirudienez Arrieta, Urdirotz, Imizkotz eta Saraguetakoek, neurri batean ala bestean, Urrobiko lurrak erabili zituzten. Urrobiko mehatzei buruzko aipamenetan batzuetan herri bat eta besteetan beste bat aipatzen dira.