Usotz
Herria Iratiko ibaitik hurbil dago, 645 metroko altueran. Hara joateko Irati ibaiaren ondotik zihoan errepidea hartu behar zen, sarbidea Usozko urtegiaren ondoan zegoen; gaur egun Lakabeko tunelaren ondoan dagoen pista bat hartu behar da hara joateko.
Etxe gutxi daude herrian, eliza etxeetatik 100 metrora dago eta gaur egun etxebizitzan bihurtu da. Ataria Erdi Arokoa da, puntu erdikoa, eta xake-itxurako apainketa du.
1932an Usozko urtegia bukatu zuten eta herrian zegoen errota uraren pean geratu zen. Eta 2003an Usozko urtegia Itoizkoaren azpian.
Demografikoki hiru su edo etxe zituen 1366an eta lau 1819an.
Biztanleei dagokienez 24 izan zituen 1950ean baina 1950-70an hustu egin zen, biztanlerik gabe geratuz. Gaur egun badaude erroldan biztanle batzuk eta Itoizko urtegiko begiratoki berria da.