Zandueta
Errege bidetik aurreraxeago ZANDUETA errixka. Jauregia bide gaiñean, goraxeago elizatxoa ta bide ondoan zelaiak zugaitzez beteak. Errixka onek Uroz mendi magalean baso aundiak ditu, batez ere piñuak, Diputazioarena da orain. Sendi bat bizi zan Ilarraz izena zutenak, gurasoak bakarrik gelditu ziran. Semeak mixiolarí ta apaiz joan zitzaiakien eta alaba lekaime. Diputazioak 2.800.000 pezetan erosi zuen etxea, lurrak, basoak eta mendiak. Elizatxoan nunai xagu zarrak txintxillik lotan arkitzen nituen. lkuituta ere kostatzen zaie esnatzen. Sarrera errenazimientokoa du, baita San Esteban’en irudia; San Fermin eta Amabirjinak berriz barrokoak.
Latxaga, 1976.
Latxagak 1975ean egin zuen bisitaren ondoko deskribapenean herria nola hustu zen kontatzen digu. Zandueta Urizen ondoan dago, 615 metroko altueran, errepidearen ondoan.
Demografikoki bizpahiru etxe izan zituen 1366 eta 1819aren artean. Biztanle gehien 1950ean izan zuen, 18 pertsona, eta 1981erako hustua zegoen.
Nafarroako baso ondare da gaur egun (323 ha.) 1982an El Patriarca elkarteari utzi zioten drogazaleak diren pertsonei arreta emateko zentro gisa. Gaur egun Dianova elkarteak kudeatzen du eta adinez txikiak diren drogazaleei arreta emateko zentroa da.