Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

NATURAKO JARDUERAK

Turismo-jarduerak

OINEZ

BIDE BALIZATUAK. (mantentze-lanik ez)

Ibarrean badaude balizatutako bide batzuk, baina mantentze-lanik ez zaienez egiten, kontuz ibiltzea gomendatzen da.

Artzi. SL NA-20

1,9 km. 55 metroko desnibela (zati bat desagertu da)

1998an ibarrean modu ofizialean balizatu zen lehenengo bidea da. Gaur egun desagertu da, errepide berria egitearen ondorioz. Gelditzen dena da jauregiaren ondoko panela. Ibilbideko zati bat errepide berriak estali zuen.

Imizkotz. Zilarziloko bidea.

630 m. 35 metroko desnibela.

Imizkozko errepidearen ondoan dagoen zelai txiki batetik, hondakin batzuen ondoan, hartzen da hara joateko bidea. 50 metrora dagoen panelean Zilarziloko meategira joateko azalpenak ematen dira.

OHARRA: eskuorrian eta beste argitalpen batzuetan hondakinak baseliza batenak direla aipatzen da, baina minerala transformatzeko lantegi batenak dira, beharbada XIX mendekoa.

Iturria: Hainbat egilerena. 2007. Itoizko urtegiaren inguruko balizatutako bideak. Itoitz-Nafarroako ubidea Fundazioa.

Imizkotz. Hiru tontorren ibilbidea.

3’8 km. 245 metroko desnibela.

Herriko ingurutik eta Jaun Done Xakue eta Pausaran mendien magaletik doan ibilbidea.

Iturria: Hainbat egilerena. 2007. Itoizko urtegiaren inguruko balizatutako bideak. Itoitz-Nafarroako ubidea Fundazioa.

Hiriberri-Arrieta. Pottoken bidea.

3’4 km. 105 metroko desnibela.

Hiriberri eta Arrieta inguruko ibilbide borobila.

Iturria: Hainbat egilerena. 2007. Itoizko urtegiaren inguruko balizatutako bideak. Itoitz-Nafarroako ubidea Fundazioa.

Lusarreta-Saragueta. Herrietako bidea.

1’7 km. 175 metroko desnibela.

Bi herriak lotzen zituen bide zaharra erabilita egindako ibilbidea.

Iturria: Hainbat egilerena. 2007. Itoizko urtegiaren inguruko balizatutako bideak. Itoitz-Nafarroako ubidea Fundazioa.

Azparren Done Martie Bidea.

5’2 km. 215 metroko desnibela.

Orai, Artozki eta Ekizarako bide zeharreko ibilbide borobila.

Iturria: Hainbat egilerena. 2007. Itoizko urtegiaren inguruko balizatutako bideak. Itoitz-Nafarroako ubidea Fundazioa.

BALIZATU GABEKO IBILBIDEAK.

Lakabeko tunela – Exkisun-Otsa

7’7 km. gehieneko desnibela: 91 metro. gutxi gora behera 2,35 ordu. Egilea: Daniel Iriarte Delgado.

Otsarako ibilbidea, bi aldetara Usotz eta Nagore utziz. Ibilbidea Itoizko urtegiaren parean bukatzen da.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Eskisun-Osa_Pto-Ctra-Nagore-Oroz-Betelu-Osa_9161.html

MENDI IGOERAK

Hauek dira ezagunenak: Baigur (tontorra Aezkoan dago), Corona-Errazugaina, Larrogain, Aintzioako harriak, Elke, Pausaran, Jaun Done Xakue (Juandetxako deitua) eta Ukuako harriak.

Urdirotz – Larrogain. (rutasnavarra.com)

8’4 km. 554 metroko desnibela. 3,1 ordu gutxi gora behera. Egilea: Javier Rey Bacaicoa.

Berriki berritu duten errepidea hartuta Urdirotzera iritsi eta handik Urdirozko zirkura eta Larrogainera (1278 m.) igotzen da.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Urd%C3%ADroz-Larrogain_Urd%C3%ADroz-Collado-Iturtxupera-Larrogain_9221.html

Arrieta-Ledengibel-Corona. (rutasnavarra.com)

14’8 km. 605 metroko desnibela. 4 ordu gutxi gora behera. Egilea: Javier Rey Bacaicoa.

Corona mendira Arrietatik igotzen da.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Arrieta-Lerdengibel-CoronaArrieta-Lerdengibel-Corona-Arrieta9121.html

Arrieta- Jaun Done Xakue – Corona. (rutasnavarra.com)

15’8 km. gehieneko desnibela: 618 metro. 4,50 ordu gutxi gora behera. Egilea: Javier Rey Bacaicoa.

Artzibarko bi tontor garrantzizkoak zeharkatzen duen ibilbidea, Zanazko lepoan barna.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/De-Arrieta-a-Jaun-Done-Xakue-y-Corona_Arrieta-Cima-de-Jaun-Done-Xakue-Collado-Zanaz-Corona-Arrieta_5259.html

Lakabe – Gorraitz- Elke- Ponsoroa. (rutasnavarra.com)

8’8 km. gehieneko desnibela: 761 metro. 3,25 ordu gutxi gora behera. Egilea: Pedro M. Viana.

Ibarreko tontor ezagunenetako baten igoera, Lakabetik.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Elke-y-Ponsoroa-desde-Lakabe_Lakabe-Gorraiz-Ponsoroa-Elke-Lakabe_9257.html

Imizkotz – Joxepitako lepoa – Elke. (rutasnavarra.com)

5 km. gehieneko desnibela: 380 metro. 1,4 ordu gutxi gora behera. Egilea: Daniel Iriarte Delgado.

Joxepitako lepotik igotzen da, Gorraitz eta Imizkozen artean, Elke eta Pausaran arteko bide zahar eta eder bati jarraituz.

Fuente: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Imizcoz-Elke_Imizcoz-Elke-Gorraiz_9124.html

Orotz Betelu – Gorraitz – Elke – Lakabe. (rutasnavarra.com)

8’3 km. gehieneko desnibela: 691 metro. 3,1 ordu gutxi gora behera. Egilea: Daniel Iriarte Delgado.

Elkeko igoera osatzeko ibilbidea.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Traves%C3%ADa-Oroz-Betelu-Lakabe_Oroz-Betelu-Elke-Lakabe_5009.html

Ukuako harriak (1066 m.)

Espotz / Ukuako harriak (rutasnavarra.com)

5’7 km. gehieneko desnibela: 170 metro. 2 ordu gutxi gora behera. Egilea: Daniel Iriarte Delgado.

Espoztik Ukuako harrietara (1066 m.) doan ibilbidea, handik ikuspegi ederra dauka.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Peñas-de-Ukua-desde-Espoz-Valle-de-Arce_Espoz-Peñas-de-Ukua-Espoz_9079.html

Azparren, inguruko mendiak. (Baigura izan ezik).

Azparren Ixtarri-Gurutze saindua-Arbutxu. (rutasnavarra.com)

9’7 km. 371 metroko desnibela. gutxi gora behera 3 ordu.

Azparrengo hego-ekialdeko mendietara doan ibilbidea.

Egilea: Javier Rey Bacaicoa.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/-Azparren-Arbutxu-Peñas-Batxas-Azparren-Ixtarri-Santa-Cruz-Arbutxu9276.html

Azparren – Learpuru – Orotz Betelu. (rutasnavarra.com)

10 km. gehieneko desnibela: 658 metro. 3,30 ordu gutxi gora behera.

Egilea: Daniel Iriarte Delgado.

Azparren eta Orotzen arteko mendilerroa zeharkatzen duen ibilbidea, bide zaharretan barna jaitsiz.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Azparren-Learpuru-(1259-mt)Azparren-Learpuru-Oroz-Betelu9185.html

Beste proposamen batzuk:

Baigura, Azparrendik. (rutasnavarra.com)

7,7 km., gehieneko desnibela: 652 metro. 3,15 ordu gutxi gora behera. Egilea: Pedro M. Viana.

Baigurarako igoera zuzena eta oso ederra, pagadi baten barna. Ikuspegi ederra.

Mendi horren igoerarik arruntena Abaurregainatik egin ohi da.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Baigura-desde-AzparrenAzparren-Baigura-Azparren9254.html

Imizkotz – Joxepitako lepoa – Juandetxako (Jaun Done Xakue). (rutasnavarra.com)

4’9 km. gehieneko desnibela: 249 metro. 2 ordu gutxi gora behera. Egilea: Daniel Iriarte Delgado.

Artzibarko erdiko mendi-lerroko mendi igoerarik errazena, Joxepitako lepotik igotzen da, Gorraitz eta Imizkotzen artetik.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Imizcoz-Juandetxako-(1234-m-)_Imizcoz-Juandetxako_9131.html

Lusarreta – Segurako gaina – Lezestali leizea – Lusarreta (rutasnavarra.com)

13’8 km, gehieneko desnibela: 250 m., 3,15 ordu inguru. Egilea: Javier Rey Bacaicoa.

Artzibar eta Erroibarren arteko ibilbidea; Lusarretako errepide zaharretik hasita, Segurako gainera igo eta handik Lezestaliko leizeraino jaisten da, eta handik San Pauko leporaino.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Lusarreta-Cueva-de-Lezestali_Lusarreta-Cima-de-Segura-Cueva-de-Lezestali-Lusarreta_5297.html

BTT

Azparren-Orotz-Olaldea-Garaioa. (rutasnavarra.com)

IBP: 93 BC. 25 km. 885. metroko desnibela. jaitsierak 903 metroko desnibela dauka. 3 ordu gutxi gora behera. Egilea: Javier Aquerreta Reta.

Ibilbide ederra, pagadi, Beteluko harizti eta bazka-lekuetan barna eta begiratoki ederrak.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Bordas-de-GaraioaOroz-Betelu,Azparren,bodas,Arpeicu,Olaldea,Oroz12083.html

Agoitz – Labiako mendilerroa. (rutasnavarra.com)

IBP: 63 BC. 45 km. 910. metroko desnibela. jaitsierak 907 metroko desnibela dauka. 3 ordu gutxi gora behera. Egilea: Javier Aquerreta Reta.

Ibilbidea Labiako mendilerroko beheko aldetik doa: Agoitz- Erdotzain- Olaberri- Espotz-Zalba- Beortegi,Longida, Artzibar eta Lizoainibar-Arriasgoiti.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Sierra-de-Labia-desde-Aoiz_Aoiz-Erdozáin-Olaberri-Izkieta-Espoz-Zalba-Beortegui-Aoiz_12106.html

BESTE JARDUERA BATZUK.

PIRAGUA.

Irati ibaia. Aribe- Orotz Betelu. (rutasnavarra.com)

9’3 km. 89 metroko desnibela. Egilea: Ángel San Román.

Lau presa zeharkatu behar dira. III mailako zenbait zati eta IV mailako 4 km ditu. Garairik egokiena otsailetik apirila bitartekoa da.

Iturria: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Descenso-r%C3%ADo-Irati_Aribe-Oroz-Betelu_26003.html

Urrobi ibaia. Aurizberri, Urrobi kanpina– Arrieta. (rutasnavarra.com)

8’2 km. 3 ordu gutxi gora behera. Egilea: Ángel San Román.

Gehieneko zailtasun maila IV gradukoa da, gehienbat III. gradukoa dauka . Gomendatzen da euri anitz edo urtzaldi azkarra egin ondoren bakarrik jaistea. Kanpinetik ehun metro beherago dagoen neurgailuaren ondoan hasten da, eta uraren maila kontuan hartu behar da:

40 cm. gutxienez behar dira jaisteko.

60 cm., ongi graduatutako ibaia, ur-laster kateatuak izango ditu.

80 cm., V. mailako zailtasuna izatera iristen da.

Fuente: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Descenso-r%C3%ADo-Urrobi_Camping-de-Espinal-Arrieta_26002.html

ESPELEOLOGIA.

Ibarrean leize interesgarriak daude, eta haietan sartzeko esperientzia eta material ona behar dira. Lusarretako Lezestali eta Espozkoa, ezagunagoa, Larrogain aldean kokatua.

Beste leize interesgarri bat Auzamendi da, Ukuako harrien azpian.

LINK INTERESGARRIAK. WEBGUNE ETA BLOGAK.

Xendazaletasun birtualeko Urkulu kultur elkartea, RUTASNAVARRA / NAPARBIDEAK

www.naparbideak.com o www.rutasnavarra.com

1000 xenda baino gehiago Nafarroan, gehienak GPS trakdunak, naturan jarduerak egin ahal izateko: ibilaldiak, zeharkaldiak, mendi-igoerak, BTT, piragua… azalpen idatziak eta argazkiak barne.

Baita hiztegiak ere: kultura, ondarea, landareak, zizak eta onddoak… Ongi osatua.

Artzibarko bide, mendi-igoera, BTT-ibilbideak eta piraguaz egiteko aukeren informazio asko biltzen du.

Nafarroan barnako ibilbideen bloga.

http://senderismonavarra.blogspot.com.es/

Julio Asuncionen bloga, eskualdeko ikertzaile eta mendizalea, eskualdean egin daitezkeen igoeren informazioa ematen du: Elke-Pausaran, Larrogain, Lezestali, Zilarzilo…

GOROSTI Natur Zientzien Elkartea (Iruñea)

https://sites.google.com/site/scngorosti/Home/secciones/seccion-excursiones-naturalistas/galeria-de-fotografias-2012/cueva-de-espoz

GOROSTI Natur Zientzien Elkartea Elkartearen ikerketa eta beste jardueren inguruko informazio asko emateaz gain, Espozko leizeko argazkien bilduma ederra dauka.

Nafarroako Pirinioko eta Pirinio-aurreko arte erromanikoa.

http://www.turismoromanico.com/cederna/index.php

Nafarroako Pirinioko eta Pirinio-aurrekoa. Artziko eliza erromanikoa eta inguruko beste batzuk aipatzen dira: Artaitz, Orreaga, Nabaskoze, Otsagabia, Izaga, Urraul Goitiko Santa Fe …

Wikiloc, ibilbideen webgunea.

http://es.wikiloc.com

Wikiloc-en Artzibarko zenbait ibilbide eta mendi-igoerak aipatzen dira. Horiek bilatzeko hitz hauek erabili behar dira: Arrieta, Artzibarko Hiriberri, Corona, Juandetxako, Elke, Pausaran…

Irteerak egiteko bloga.

http://patermendaza.blogspot.com.es/search?q=arce

Josetxo eta J.L. Paternainen bloga. Artzibarko mendi ezagunenetara igotzeko azalpenak ematen ditu: Elke, Pausaran, Corona-Errazugaina, Larrogain, Aintzioako harriak eta Espotzeko eta Auzamendiko leizeak.

Euskal mendien webgunea.

http://www.mendikat.net.

Mendiak ezagutzeko webgune interesgarria: altuerak, ibilbideak, argazkiak…

Irteerak egiteko webgunea.

http://cercadepamplona.blogspot.com.es/2013/02/124-elia-amokain-galdurotz.html

Artzibarkoak izan ziren Amokain eta Galdurotzera joateko ibilbidea deskribatzen duen bloga. Ibarreko mendi ezagunenetara joateko ibilbideak ere deskribatzen ditu: Baigura, Elke, Larrogain…

volver arriba